12:05

Literatura

Azkoitian

Jasone Osoro omenduko dute, Geure Gelatik azoka abiatzeko

N. V. | EITB Media

Elgoibartar idazleak emakume idazleen Azokitiko azokaren saria jasoko du ostegunean, eta ipuin kontaketak, hitzaldiak, ikastaroak eta irakurraldiak etorriko dira atzetik, larunbat eguerdira arte.

  • Jasone Osoro, Euskadi Irratiko estudioan

    Jasone Osoro, Euskadi Irratiko estudioan

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Portaleburu erakusketa azokak Geure Gelatik emakume idazleen Azkoitiko jaialdia hartu du ostegunean, apirilak 11 hasi, eta larunbat eguerdira arte. Liburu aurkezpenak, ipuin kontaketak, hitzaldiak, tailerrak eta irakurraldiak prestatu dituzte antolatzaileek, eta bi izen azpimarratu: Jasone Osoro eta Bizenta Mogel.

Osoro aurtengo omendua izango da, eta Mariasun Landa idazleak emango dio dagokion oroigarria, ostegunean, 18:00etan. Jarraian, Arrakasta saiakera aurkeztuko du elgoibartar idazleak.

Gainera, Bizenta Mogel emakume idazle aitzindariaren obra publikoari gerturatze aldera, Yolanda Arrietak tailer bat eskainiko du (ostirala, 18:30) eta Ipuin onak liburuaren pasarteak irakurriko dituzte (larunbata, 13:00).

Bestalde, hainbat liburu aurkezpen ere izango dira Geure Gelatik azokan, hala nola Gema Lopezen Emakume izoztua itzulpenarena eta Karmele Jaioren Maitasun Kapitala liburuarena.

Ostegunean eta ostiralean 17:00etatik 20:00etara irekiko dute azoka, eta larunbatean 11:00etatik 14:00etara.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena