12:16

Literatura

Maiatzak 10-12

Literaturiak hitzordua jarriko du berriz astebururako, Zarautzen

eitb.eus

2008an Larrabetzun sortu eta 2014tik Zarautzen egiten duten jaialdiak euskaraz sortutako eta euskarara ekarritako literatura du ardatz.

  • Uxue Alberdi

    'Jenisjoplin' Uxue Alberdiren eleberria jendaurrean irakurriz abiatuko dute Literaturia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

“Zu naiz ni zara” izenburupean, euskarazko literaturazaleek hitzordua dute asteburu honetan, maiatzaren 10etik 12ra, Zarautzen. “Euskal letren plaza”k liburu azoka, liburu aurkezpenak eta emanaldiak eskainiko ditu.

Aurkezpenak larunbatean eta igandean izango dira, Garoa liburu dendan, eta, besteak beste, hauek pasatuko dira bertatik: Patxi Zubizarreta (Julien Vinsonen hegaldia), Miren Amuriza (Basa), Miren Agur Meabe (Hezurren erretura), Jose Luis Otamendi (Disoluzio agiriak) eta Amaia Uria (Mayi Pelot).

Liburu azoka Musika Plazan paratuko dute, larunbatean (11:00-13:30 eta 16:30-19:00) eta igandean (11:00-13:30). Han, horrez gain, Anjel Lertxundi omenduko dute, larunbat eguerdian, Otto Pette eleberriaren 25. urteurrena dela eta, eta haur eta gazte literaturaren esparruan egindako lana aitortuko diote igandean Yolanda Arrietari.

Halaber, ostiralean, Literaturia abiatzeko, Jenisjoplin Uxue Alberdiren eleberriaren jendaurreko irakurraldia egingo dute, eta “bertso-maskarada” ere egongo da, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Xabier Lizaso eta Unai Gaztelumendi bertsolarien eskutik, Modelo aretoan.

Larunbatean ere, bestelako emanaldiak izango dira, hala nola “Mundutik euskarara labur-labur” ikastaro eta emanaldia, EIZIEren eskutik, goizeko hamarretatik aurrera.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena