Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka 2020 |EITB Durangoko Azoka

#-cultura/azoka-#

10:33

Durangoko Azoka

55. edizioa

"Zu non, han DA!" zikloak hainbat herritara eramango du Durangoko Azoka

eitb.eus

Durangoko Azokak 32 talderen kontzertuak antolatuko ditu zortzi herritan, abenduaren 5etik 8ra. Abenduaren 9tik urtarrilaren 7ra, Azokako online dendako produktuak liburu dendetan egongo dira salgai.

1:26
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

COVID-19aren pandemiaren aurreko neurrien eraginez euskal herritarrak Durangora masiboki joan ezingo diren honetan, Durangoko Azoka joango da euskal herritarrengana.

"Zu non, han DA!" egitasmoaren bidez, Durangoko Azoka Landakotik irten eta Euskal Herriko zortzi kontzertu areto eta liburu denda pila batera iritsiko da, Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidenteak eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuak gaur Donostian kazetariei azaldu dietenez.

Egitasmo berri honek bi ardatz nagusi izango ditu: Plaza eta Denda. Lehenengoak zuzeneko musika eskainiko du abenduaren 5etik 8ra Hego Euskal Herriko zortzi herritan. Ipar Euskal Herrian ez da aukerarik egon zuzenekorik antolatzeko, osasun-egoerak ezarritako arauen eraginez.

Hau izango da egitaraua:

Amurrio (Burubio)

Izatefaltsua + Rodeo - Abenduak 6. 18:00

Sara Zozaya - Abenduak 7. 19:00

Atarrabia (Totem)

Liher + Sorkari - Abenduak 5. 18:00

Kaleko Urdangak + Perlata - Abenduak 6. 18:00

Azpeitia (Soreasu)

Gatibu - Abenduak 5, 19:00.

*Aforoa beteko balitz, bigarren pase bat antolatuko da 16:00etan.

Azpeitia (Sanagustin)

Sua - Abenduak 8, 19:00

Bermeo (Kafe Antzokia)

Gatom + J Martina - Abenduak 6. 18:00

Joseba Irazoki + Inoren Ero Ni - Abenduak 7. 18:00.

Bilbo (Euskalduna)

Ene Kantak - Abenduak 7 eta 8. 12:00.

Zea Mays - Abenduak 7. 19:00.

Nøgen - Abenduak 8. 19:00

Donostia (Dabadaba)

Silicies Grizzlies + Kyxo - Abenduak 5. 18:30

Dena + Habi - Abenduak 6. 18:30

Donostia (Doka)

Raitx + Pelax - Abenduak 7. 18:00.

Mihise + Kaskezur. Abenduak 8. 18:00.

Gasteiz (Jimmy Jazz)

Brigade Loco + Barne Guda - Abenduak 6. 18:00

Amorante + Moxal - Abenduak 8. 18:00

Ondarroa (Beikozini)

Dupla + Nikotina - Abenduak 6. 18:00

Patxuko Nice - Abenduak 8. 13:00

Ezpalak - Abenduak 8. 19:00.

Sarrerak bihartik (azaroak 21) aurrera eskuratu ahal izango dira www.durangokoazoka.eus webgunean, 11:00etatik aurrera, 8 eta 15 euro arteko prezioan.

Liburu dendak

Bestalde, abenduaren 9tik aurrera, "Zu non, han DA!" ekimenak Euskal Herriko hainbat liburu dendatara (izena emateko epea zabalik dute saltokiek) eramango ditu Azokako produktuak.

Horrez gain, noski, Azokak Durangoko egitarauari eutsiko dio, abenduaren 4tik 8ra arte. Landako gunean eta Plateruenan hamaika jarduera egongo dira: kontzertuak, solasaldiak, ikuskizunak, umeentzako jarduerak, proiekzioak... Azaroaren 26an aurkeztuko da Durangoko egitarau osoa eta aurtengo gainerako nobedadeak.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena