Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka 2020 |EITB Durangoko Azoka
Durangoko Azoka
53. edizioa
eitb.eus
Urtero diziplina bat (literatura, musika, arte eszenikoak edo ikus-entzunezkoak) izango du oinarri Durangoko Azokak aurkeztuko duen 15.000 euroko bekak.
Arantza Atutxa Gerediaga Elkarteko kudeatzailea eta Aitziber Irigoras Durangoko alkatea
Durangoko Azokak Argizaiola saria emateari utzi, eta urtero Sormen Beka bat martxan jarriko zuela iragarri zuen iaz. Gaur, uztailak 10, Gerediaga Elkarteak “euskarazko sorkuntza sustatzeko eta sortzaile berriei bidea errazteko” ekimenaren zertzelada batzuk argitu ditu.
Urtero Durangoko Azokak bere baitan hartzen dituen diziplinen (literatura, musika, arte eszenikoak edo ikus-entzunezkoak) arteko bat izango du oinarri Sormen Beka DAk, eta aukeratutako proiektuak 15.000 euroko saria jasoko du. Aurten, lehenengo deialdiak literatura izango du ardatz.
Aurrerantzean bezala, 2018 honetan ere hiru lan baino gutxiago argitaratu edo plazaratu dituzten 18 urtetik gorako sortzaileek eman ahalko dute izena, banaka zein taldeka.
Parte-hartzaileek posta elektronikoz (gerediaga@durangokoazoka.eus) eman beharko da izena irailaren 21a baino lehen, eta eskaera formularioa, curriculuma eta portfolioa, proiektuaren memoria eta lagin bat bidali beharko dira.
Irabazlea ebazteko, epaimahai batek kontuan hartuko ditu proiektuaren kalitatea eta gaiaren tratamenduak sor dezakeen interesa; originaltasuna; hedatze ahalmena; kultur artekotasunaren, genero-berdintasunaren eta integrazioaren isla, diziplinarteko izaera eta komunikazio teknologien erabilera; eta proiektuaren aurrez aurreko defentsa.
Durangoko aurtengo Azokan emango dute irabazlearen berri, eta urtebeteko epea izango du hautatuak proposamena burutzeko. 54. Durangoko Azokan, 2019koan, erakutsiko dute emaitza.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa