21:58

Bertsolaritza

BIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELKETA

Nerea Ibarzabalek irabazi du 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala

EIDER JAUREGI OIARTZABAL | EITB Media

Jone Uria eta bien artean jokatu dute azken buruz burukoa, eta Xabat Galletebeitia izan da hirugarrena. Bigarren txapela da Nerea Ibarzabalentzat, 2021ean ere berak eskuratu baitzuen.

1:13
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nerea Ibarzabal Salegik irabazi du larunbat honetan Bilboko Miribillan jokatu den 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala, 1.036,5 puntu bilduta. Jone Uria Albizuri izan da bigarrena, 1.029,5 puntu eskuratuta.

4.500 lagunen aurrean jokatu dute finala, eta milaka lagunek jarraitu dute online, eitb.eus-en, eta telebista bidez, ETB4n.

Bigarren aldiz jantzi du Nerea Ibarzabalek Bizkaiko txapela, 2021ean ere berak eskuratu baitzuen. Amaieran ETBn egin dioten elkarrizketan, oso gustura agertu da, saio guztia "borroka psikologiko sakon batean" igaro ostean, emaitza ederra izan duelako.

Ofizioetan ez duela bere gustura "borobiltzea lortu" azaldu du, eta horrek zalantza edo kezka eragin diola. Horregatik, buruz burukoan "erreaktibatu" egin behar izan dela azpimarratu du.

Azkenean, baina, "oso pozik" agertu da, eta "hiru urte hauetan egindako lanaren saria" dela azpimarratu du. 

Hauek izan dira finaleko puntuazio guztiak:

Nerea Ibarzabal Salegi: 1.036,5 puntu

Jone Uria Albizuri: 1.029,5 puntu

Xabat Galletebeitia Abaroa: 616,5 puntu

Gorka Pagonabarraga Agorria: 609 puntu

Onintza Enbeita Maguregi: 607 puntu

Oihana Bartra Arenas: 606,5 puntu

Aitor Etxebarriazarraga Gabiola: 556,5 puntu

Aissa Intxausti Aburruza: 550 puntu

Begoña Iturrizak jarri dio txapela Ibarzabali, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen izenean.

17:00etan hasi da finala. Lehen atala zortzi bertsolariek jokatu dute, eta puntuazio altuena eskuratu duten bi bertsolariak pasatu dira bigarren fasera: Nerea Ibarzabal eta Jone Uria.

Buruz burukoan, lan hauek egin behar izan dituzte: hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian; hiruna bertso ofiziotan, sei puntuko motzean; eta (kartzelako lana) gaia emanda hiru bertso, doinu eta neurri librean.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena