08:27

Bertsolaritza

Bizkaiko finala

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da gaur Bilbao Arenan, eta zuzenean eitb.eus-en eta ETBn

EITB Media

Gaur, abenduak 16, jokatuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala Aissa Intxaustik, Aitor Etxebarriazarragak, Gorka Pagonabarragak, Jone Uriak, Oihana Bartrak, Onintza Enbeitak, Xabat Galletebeitiak eta Nerea Ibarzabal txapeldunak.

  • Finalistak, Bilbao Arenan egindako aurkezpenean. Argazkia: EITB

    Finalistak, Bilbao Arenan egindako aurkezpenean. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Prest dira Aissa Intxausti Aburruza, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Gorka Pagonabarraga Agorria, Jone Uria Albizuri, Nerea Ibarzabal Salegi, Oihana Bartra Arenas, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa; prest Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaren agertokia, Bilbao Arena Miribillako kiroldegia; eta prest Begoña Iturriza, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen izenean txapeldunari txapela jartzeko arduraduna.

17:00etan hasiko da finala. Lehen atala zortzi bertsolariek jokatuko dute, eta puntuazio altuena duten bi bertsolariak pasatuko dira bigarren fasera. Atal bietako puntuak batuta puntuaziorik altuena lortzen duen bertsolariak jantziko du txapela.

Lehen atalean, hauek egin beharko dituzte: hiruna bertso ofiziotan, zortziko nagusian; hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian; (bakarkako lana) puntua emanda bertso bi zortziko txikian; hiruna bertso ofiziotan, hamarreko txikian; eta (bakarkako lana) gaia emanda, hiru bertso, doinu eta neurri librean.  

Buruz burukoan, hau izango dute lana: hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian; hiruna bertso ofiziotan, sei puntuko motzean; eta (kartzelako lana) gaia emanda hiru bertso, doinu eta neurri librean.

Finaleko sarrerak salgai daude, 22 euroan.

Bertaratzerik ez dutenek zuzenean jarraitu ahalko dute finala, eitb.eus atarian eta ETB4n, eta buruz burukoa 21:00etatik aurrera errepikatuko dute, ETB1en.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena