Bertsolaritza
IX. edizioa
eitb.eus
Martxoaren 10ean, 19:00etan, hiruna bertsolari realzale eta athleticzalek bertso saioa egingo dute, igande eguerdiko futbol partidaren atarian.
Real Sociedad Fundazioak Bertso Derbiaren IX. edizioa antolatu du Athletic Fundazioaren, Donostia Kulturaren eta Usandizaga Institutuaren Diseinu Grafiko Zikloaren laguntzarekin. Donostiako eta Bilboko taldeen fundazioek “gizalegezko futbol zaletasunaren alde” egindako ahalegina da Bertso Derbia.
Martxoaren 12an bi taldeak Anoetan futbol norgehiagokan murgildu aurretik, martxoaren 10ean, 19:00etan, bertso saioa izango da Donostiako Antzoki Zaharrean: Mikel Labaka Realeko jokalari ohi eta egungo lan talde teknikoko kidea aurkezle dela, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Maddalen Arzallus (Reala) eta Igor Elortza, Arrate Illaro eta Jon Maia (Athletic) oholtzan izango dira, futbol taldeak ordezkatzen.
Sarrera doakoa izango da, eta Realaren, Athleticen eta Donostia Kulturaren bidez lortu ahal izango dira.
Igandean Anoetan ere bai
Halaber, derbiaren egunean bertan, martxoaren 12an, 11:00etatik aurrera Anoeta futbol zelaiaren atarian (8. atearen inguruan) saio jostaria egingo dute bertsolariek. Partida aurretik giroa berotzeko saioa izango da.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa