Bertsolaritza
Txapelketa Nagusia 2013
Erredakzioa
Bertsolari bizkaitarrak azaroaren 10ean Tolosan jokatuko den finalaurrekoan kantatuko du.
Igor Elortza. Argazkia: Alberto Elosegi
Igor Elortza bertsolari bizkaitarra nagusitu da Legazpin jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko bosgarren kanporaketan, eta, honenbestez, azaroaren 10ean Tolosan jokatuko den finalerdian artiuko da.
Honako puntuazioa lortu dute bertsolariek: Igor Elortza 679 puntu, Beñat Lizaso 643 puntu, Jokin Uranga 637 puntu, Iñigo Mantzizidor "Mantxi" 632,5 puntu, Ainhoa Agirreazaldegi 600,5 puntu eta
Oihana Bartra 587 puntu.
Datorren larunbatean, hlak 26, Oionen jokatuko da seigarren eta azken kanporaketa, eta bertan Eneritz Zabaleta, Etxahun Lekue, Iratxe Ibarra, Maddi Sarasua, Manex Agirre eta Miren Amuriza arituko dira.
Saiorako sarrerak dagoeneko salgai daude.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa