16:55

Artea

Zabaltzea

Erakusketa eremua 3.500 metro koadro handituko du Bilboko Arte Ederren Museoak

Agentziak | Erredakzioa

Proiektuak aurreikusten duenez, egungo espazioa 5.000 metro koadro handituko dute guztira, eta 3.000 metro koadroko eraikin osagarri bat gehituko diote museoari.

1:50
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko proiektua gauzatutakoan, 3.500 metro koadro gehiago bideratu ahal izango dituzte museoaren arduradunek erakusketetarako, bai bilduma iraunkorra ikusgai jartzeko bai aldi baterako erakusketen programa garatzeko.

Halaber, museoa Abandoibarreko eremu berriarekin lotu nahi dute, eta Guggenheim museoa eta Azkuna Zentroa batuko dituen ardatz berrira gerturatu ere.

Miguel Zugaza Bilboko museoko zuzendariak azaldu ditu Patronatuak atzoko bileran onartutako zabaltze lanen inguruko nondik norakoak, prentsaurreko batean.

Zugazaren hitzetan, Juan Mari Aburto patronatuko presidente eta Bilboko alkateak atzo azaldu zuenez, proiektuan jasota dago museoa guztira 8.000 metro koadro handitzea, 5.000 metro museoak egun hartzen duen espazioan, Casilda Iturrizar parkean, eta 3.000 eraikin osagarri batean, ordainduk zehaztu ez duten Bilboko toki batean egongo dena.

Aurrekontua 22 milioi eurokoa da. Horietatik 18,16 zabaltze lanetara bideratuko dituzte, eta 3,95 eraikin osagarria erosi edo zaharberritzera.

Zugazak azpimarratu duenez, 110. urteurrena ospatzen ari den museoari “espazio handiagoa” ematea da proiektuaren helburua, “bilduma aberatsak aurkezteko aukerak handitzeko eta hezkuntza eta zabalkunde programak garatu ahal izateko”.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena