19:28

Artea

Artea

Bilboko Arte Eder Museoa handitu egingo dutela baieztatu du Aburtok

eitb.eus

Horrela, museoak 8.000 metro karratu gehiago izango ditu. Lanek 22 milioi euroko kostua izango dute.

  • Bilboko Arte Eder Museoa. Argazkia: EiTB

    Bilboko Arte Eder Museoa. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak baieztatu du Arte Eder Museoa handitu egingo dutela.

Horrela, museoak 8.000 metro karratu gehiago izango ditu: 5.000, egun Casilda Iturrizar parkean duen egoitza handituz, eta beste 3.000, eraikin laguntzaile bat erosiz.

Lanek 22 milioi euroko aurrekontua izango dute, eta nazioarteko lehiaketa egingo da horiek esleitzeko, Museoaren Patronatuak gaur, urteko azken bileran, erabaki duenez.

Miguel Zuaza museoko zuzendariak eta Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak zehaztasun gehiago emango dituzte bihar.

Aburtoren esanetan, lanen helburua "museoari bultzada ematea" izango da.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena