Espainiako Vuelta
14. etapa
Erredakzioa
Kanadarrak garaipen handia lortu du, Oliver Zauggen eta Imanol Erviti nafarraren aurretik.
Ryder Hesjedal. Argazkia: EFE
Ryder Hesjedalek (Garmin-Sharp) irabazi du La Camperonan, lehenengo aldiz Espainiako Vueltako ibilbidean. Kanadakoa lehenengoa izan da 14. etapan, Santander eta La Camperona artean (200 kilometro). Alberto Contadorrek (Tinkoff-Saxo) liderraren maillot gorria mantendu du.
Garmin-Sharpeko txirrindularia ihesaldi handi batean sartu da, eta bukaera ezin hobea eman dio. Oliver Zauggi (Tinkoff-Zaugg) gailendu zaio, azken metroetan eraso bikaina jota.
Christopher Froome (Sky) izan da faboritoetan azkarrena. Igoeraren aurreko kilometroak gogortu ditu bere taldeak.
Contadorren erritmo aldaketa batek, Purito Rodriguezek (Katusha) eta Fabio Aruk (Astana) jarraituta, atzean utzi du Alejandro Valverde (Movistar). Hala ere, Froome izan da, atzetik, faborito guztiak gainditu dituena. Liderra 7 segundora helmugaratu da.
14. ETAPAKO SAILKAPENAK
Hurrengo zuzenekoak
23 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa