Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
4. etapa
EITB MEDIA
UAE Emirates taldeko esloveniarra bakarka helmugaratu da, Alpeetako mendate mitikoan aurrera eginda. Vingegaard Pogacarrekiko 37 segundora iritsi da, Evenepoelek eta Roglicek baino bi segundo gehiago baliatuta. Mikel Landak zazpigarren postua lortu du, eta Pello Bilbao 4:01era heldu da helmugara.
UAE Team Emirateseko Tadej Pogacar txirrindulari esloveniarrak irabazi du, asteartean, 2024ko Frantziako Tourreko laugarren etapa, eta, horrenbestez, sailkapen nagusiko aurreneko postua berreskuratu du; lasterketa bigarren egunean lortu zuen maillot horia, igandean, baina hirugarren jardunaldian galdu egin zuen, astelehenean. Pogacar bakarka helmugaratu da, Alpeetako mendate mitikoan aurrera eginda. Jonas Vingegaard Pogacarrekiko 37 segundora iritsi da, Remco Evenepoelek eta Primoz Roglicek baino bi segundo gehiago baliatuta, Mikel Landak zazpigarren postua lortu du, eta Pello Bilbao 4:01era heldu da helmugara.
Izan duen lehenengo aukeran, estreinako mendiko etapan, Pogacarrek argi utzi du denboraldiko bigarren itzuli handi bereganatu nahi duela, maiatzean Italiako Giroan garaipen bikaina erdietsita. Esloveniarrak alde esanguratsuak ezarri ditu sailkapen nagusian; Evenepoel, bigarren sailkatua bera, 45 segundora dabil, eta Vingegaard 50era. 2022ko eta 2023ko Tourreko irabazlea oso ondo aritu da, baina ematen du Pogacarren sasoi puntua hobeagoa ere badela.
Aurreikuspenak bete egin dira, eta Galibierrek markatu du etapan jazotakoa. Ikusgarria izan da. Igoera hasi denean, Oier Lazkano lasterketa buruan zebilen multzoko kideetakoa zen, aurrera egin du, eta apurtu egin du hamazazpi txirrindularik osatutako multzo hori; gerora, mendatean, beste hainbat aldiz egin du erasoa gasteiztarrak. Sailkapen nagusiko lehian dauden ziklistek Galibierreko gainerako zazpi kilometro gelditzen zirela harrapatu dute Lazkano.
Egia esan, indartsuenen erritmoa bizi-bizia izan da. Tadej Pogarren UAE taldeak jarri du erritmo hori, eta Joao Almeida bikain ibili da igoeran. Zenbait gizon gelditu dira atzean: besteak beste, Richard Carapaz liderrak, Simon Yatesek, Pello Bilbaok, Matteo Jorgensonek edo Felix Gallek ezin izan diote erritmo horri eutsi. Jonas Vingegaardek, Remco Evenepoelek eta, belgikarrarekin batera, Mikel Landak, multzoan jarraitu dute, ordea,
Galibier amaitzeko kilometro bat baino gutxiago geratzen zela, Tadej Pogacarrek eraso du, eta bakarka joan da aurrera. Vingegaard, hasiera batean, haren parean izan da; UAEko liderrak, baina, bost segundoko aldea zuen, danimarkarrekiko, Mendiko Sari Nagusiko pankartapean igaro direnean.
Valloireko helmugaraino gelditzen ziren hemeretzi kilometroetan, Pogacarrek handitu egin du bere aldea; Galibierren eta helmugan lortutako denbora sariak zenbatuta, azkenean 45 segundo lortu ditu Evenepoelekiko, eta 50 Vingegaardekiko. Esloveniarrak garaipen ederra erdietsi du, beraz; guztira, hamabi etapa ditu irabazita Frantziako Tourrean, palmaresean.
Nabarmentzeko modukoa da zein ondo ibili den Mikel Landa, arabarra onenen parean aritu baita, beste behin, eta, halaber, Oier Lazkanok egindako etapa: Movistarreko ziklistari txirrindulari lehiakorrenarentzako saria eman diote. Pello Bilbao, ordea, ez da espero bezain ondo izan, bereziki ikusita oso indartsu zuela hasia lasterketa, orain arte.
Asteazkenean, 111. Frantziako Tourreko bosgarren etapa jokatuko dute. Saint-Jean-de-Mauriennen hasi eta Saint-Vulbasen amaituko da, eta 177,4 kilometroko ibilbidea izango du. Etapa laua izango da, eta baliteke garaipena esprintean zehaztea.
ETAPAKO SAILKAPENA
1 - POGACAR Tadej (UAE) 3:46:38
2 - EVENEPOEL Remco (Soudal) +0:35
3 - AYUSO Juan (UAE) d.b.
4 - ROGLIC Primoz (BORA) d.b.
5 - VINGEGAARD Jonas (Visma) +0:37
6 - RODRIGUEZ Carlos (INEOS) d.b.
7 - LANDA Mikel (Soudal) +0:53
8 - ALMEIDA Joao (UAE) d.b.
9 - CICCONE Giulio (Lidl) +2:41
10 - BUITRAGO Santiago (Bahrain) d.b.
23 - BILBAO Pello (Bahrain) +4:01
SAILKAPEN NAGUSIA
1 - POGACAR Tadej (UAE) 19:06:38
2 - EVENEPOEL Remco (Soudal) +0:45
3 - VINGEGAARD Jonas (Visma) +0:50
4 - AYUSO Juan (UAE) +1:10
5 - ROGLIC Primoz (BORA) +1:14
6 - RODRIGUEZ Carlos (INEOS) +1:16
7 - LANDA Mikel (Soudal) +1:32
8 - ALMEIDA Joao (UAE) d.b.
9 - CICCONE Giulio (Lidl) +3:20
10 - BERNAL Egan (INEOS) +3:21
16 - BILBAO Pello (Bahrain) +4:40
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa