Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra
Frantziako Tourra 2020
Zortzikoa
A. B: E: | EITB Media
Asiako taldeak jakinarazi du bere zortzikoa uztailaren 1ean Bilbon hasiko den 2023ko Tourrerako. Landa eta Bilbao euskal txirrindulariekin batera egongo dira: Arndt, Bauhaus, Haig, Mohoric, Poels eta Wright.
Mikel Landa, Bahrain Victoriouseko txirrindularia. Argazkia: EFE
Bahrain Victoriousek ekainaren 25ean jakinarazi du 2023ko Frantziako Tourrerako bere zortzikoa. Asiako taldeak baieztatu duenez, Mikel Landa eta Pello Bilbao euskal ziklistek parte hartuko dute uztailaren 1ean Bilbon hasiko den lasterketan.
Gainera, Landa eta Bilbao euskal txirrindulariekin batera egongo dira: Nikias Arndt, Phil Bauhaus, Jack Haig, Matej Mohoric, Wout Poels eta Fred Wright. Bahrain Victoriousen helburua da Mikel Landarekin sailkapen nagusia lehiatzea, etapa garaipenen bat lortzea baztertu gabe.
Landak onenen artean egotea izango du jomuga beste behin. Murgiako (Araba) txirrindularia saiatuko da podiumean sartzen, baina duela gutxi Radio Euskadin adierazi zuen lehen bosten artean amaitzea duela helburu.
Bestalde, Pello Bilbaoren eginbeharra Landari laguntzea izango da, mendiko etapetan batez ere. Hala ere, Gernika-Lumokoa (Bizkaia) etaparen bat irabazten ere saiatuko da.
Bahrain Victoriousen zortzikoa 2023ko Tourrerako:
Mikel Landa
Pello Bilbao
Nikias Arndt
Phil Bauhaus
Jack Haig
Matej Mohoric
Wout Poels
Fred Wright
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa