Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

15:19

Frantziako Tourra 2020

Grand Depart Pays Basque 2023

Grand Depart Pays Basque 2023: hauek dira mugarri nagusiak

EITB MEDIA

Aurtengo Frantziako Tourra Bilbotik irtengo da, uztailaren 1ean, eta lehen hiru etapak Euskal Herrian egingo dituzte (Bilbo – Bilbo, Gasteiz – Donostia, eta Zornotza – Baiona). Kontsultatu zer ekitaldi egingo dituzten, horren harira, ondorengo hilabeteetan.

  • Artxiboko irudian, 2022ko Frantziako Tourraren une bat. Argazkia: EFE.

    Artxiboko irudian, 2022ko Frantziako Tourraren une bat. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Frantziako Tourrak 120. urteurrena beteko du aurten, eta Bilbotik irtengo da, alegia, Grand Depart Euskal Herrian izango du. Lehen hiru etapak gurean jokatuko dira: Bilbo – Bilbo, lehenengoa; Gasteiz – Donostia, bigarrena, eta Zornotza – Baiona, hirugarrena. Testuinguru horretan, astelehenean, Grand Depart Pays Basquek ondorengo hilabeteetarako ekitaldiak eta mugarriak aurkeztu ditu, lasterketaren harira antolatutakoak.

2023ko Tourra Euskal Herritik abiatuko da; hona hemen mugarri nagusiak:

Otsailean:

Otsailak 26: Tour Eguna, Basaurin.

Martxoan:

Martxoak 12: Tour Eguna, Getxon.

Martxoak 22: Atzerako kontaketaren erloju ofiziala.

Martxoak 23: Tourraren diktaketa.

Martxoak 22, 23 eta 24: "100 Egunak" ekitaldia, jarduera hauekin:

Martxoaren 22an eta 23an: Eraikin esanguratsu batzuk horiz argiztatuko dituzte Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Zornotzan.

Martxoaren 23an: Jarduera ludikoak eta herrikoiak eta argi eta soinu ikuskizuna, Gasteizen.

Martxoaren 24an: Maillot erraldoia eta trofeoa ikusgai, Donostian.

Martxoak 26: Tour Eguna, Bilbon.

Apirilean:

Apirilak 23: Tour Eguna, Barakaldon.

Apirilak 30: Tour Eguna, Santurtzin.

Maiatzean:

Maiatzak 7: Bizitour Jaia, Donostian.

Maiatzak 7: Tour Eguna, Gernika-Lumon.

Maiatzak 13: Martxa zikloturista, Donostia – Baiona – Donostia.

Maiatzak 21: Tour Eguna, Zornotzan.

Zikloturismo Foroa (Basquetour).

Ekainean:

Ekainak 4: Tour Eguna, Ermuan.

Ekainak 4: Bizitour Jaia, Gasteizen.

Ekainak 11: Martxa zikloturista L'Etape Bilbao by Tour de France.

Ekainak 18: Tour Eguna, Markina-Xemeinen.

Ekainak 24: Martxa zikloturista, Gasteizen.

Ekainak 25: Tour Eguna, Igorren.

Ekainak 25: Bizitour Jaia, Bilbon.

Ekainak 28: Prentsa zentroaren eta bulego iraunkorraren inaugurazioa.

Ekainak 28 eta 29: Science & Cycling, Bilbon.

Ekainak 29: Briefinga eta taldeen aurkezpena, Bilbon.

Ekainak 29: Fan Park inauguratuko dute, Bilbon.

Ekainak 30: Bycicle Summit, Gasteizen.

Bizikletari buruzko erakusketa, Donostiako San Telmo Museoan.

Uztailean:

Uztailak 1, 2 eta 3: Grand Depart 2023:

Uztailak 1: Ekitaldi nagusia eta lehenengo etapa, Bilbo – Bilbo.

Uztailak 2: Bigarren etapa, Gasteiz – Donostia.

Uztailak 3: Hirugarren etapa, Zornotza – Baiona.

Uztailak 23: Tourraren amaiera, Parisen. Ekitaldia Eliseoko Zelaietan, eta Grand Depart Pays Basqueren erreleboa.

Beste batzuk:

"L'avenir a velo: Les petits velos" eskola jarduerak, Hezkuntza Sailarekin lankidetzan.

Kirol diplomaziari buruzko udako ikastaroa.

Grand Depart Pays Basque Trofeoa Bilbon dago egun. "100 Egunak" ekitaldia egingo dutenean, Donostiara, Gasteizera eta Zornotzara ere eramango dute.

Arte Ederreno Museoan (Bilbo), 2023ko Tourreko kartela diseinatzeko Lehiaketako kartel finalisten erakusketa.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 11:50 - 12:15 ''HELMUGA'' saioa
    22 Zuzenean 12:20 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena