Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

18:32

Frantziako Tourra 2020

Xehetasunak

2023ko Frantziako Tourreko euskal etapen ibilbideak eta profilak

EITB Media

Gasteizen egin da Tourraren 110. edizioan euskal errepideetatik pasako diren hiru etapen aurkezpena. Lasterketa Bilbon hasiko da uztailaren 1ean.

1:16
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2023ko Frantziako Tourra Euskal Herritik abiatuko da uztailaren 1ean, eta hiru etapa egingo dira euskal errepideetatik. Urtarrilaren 26 honetan, Tourraren 110. edizioaren lehen hiru etapei buruzko xehetasunak eman dituzte Gasteizen egin den aurkezpen ekitaldian.

Christian Prudhomme Frantziako Tourreko zuzendaria Gasteizen egon da, Iñigo Urkullu lehendakariarekin eta euskal erakundeetako beste hainbat agintarirekin batera. Txirrindularitza eta kirol munduko hainbat pertsona ere gerturatu dira aurkezpen ekitaldira.

Bilbok hartuko du 2023ko Tourreko lehen etapa uztailaren 1ean. Bizkaiko hiriburuan hasi eta amaituko da 110. edizioaren estreinako etapa. Txirrindulariek 185 kilometroko ibilbidea gainditu beharko dute. Bost mendate txiki izango dira ibilbidean; Laukiz, Gaztelugatxe, Morga, Vivero eta Pike Bidea, besteak beste. Tropela birritan pasako da Gernika-Lumotik, Urdaibai Biosfera Erreserbatik ere igaroko da, eta helmuga Udaletxearen ondoan egongo da kokatuta. Guztira, 3.320 metroko desnibela izango du, Frantziako Tourraren historian lehen etapa batek izan duen handiena.

Bigarren etapa Gasteizen hasi eta Donostian amaituko da, uztailaren 2an. Etapak 210 kilometroko ibilbidea izango du, eta, helmugatik 20 kilometrora Jaizkibel mendatea igoko dute txirrindulariek. Lehenago, Udana, Aztiria, Alkiza eta Gurutze mendateetatik pasako dira parte-hartzaileak.

Uztailaren 3an, hirugarren etapa, Zornotzan (Bizkaia) hasiko da eta Baionan (Lapurdi) izango du helmuga. Etapa honetan, txirrindulariek 80 kilometro egingo dituzte euskal kostaldetik. Bizkaian hasi, Gipuzkoa zeharkatu, eta Lapurdin (Iparralde) sartuko da lasterketa. Tourrak ez du jakitera eman hirugarren etapa horren amaieraren zehaztasunik.

1. ETAPAKO IBILBIDEA

2023ko Frantziako Tourreko 1. etapako ibilbdea. Argazkia: Frantziako Tourra

2023ko Frantziako Tourreko 1. etapako ibilbidea. Argazkia: Frantziako Tourra

1. ETAPAKO PROFILA

2023ko Frantziako Tourreko 1. etapako profila. Argazkia: Frantziako Tourra

2023ko Frantziako Tourreko 1. etapako profila. Argazkia: Frantziako Tourra


2. ETAPAKO IBILBIDEA

2023ko Frantziako Tourreko 2. etapako ibilbidea. Argazkia: Frantziako Tourra

2023ko Frantziako Tourreko 2. etapako ibilbidea. Argazkia: Frantziako Tourra

2. ETAPAKO PROFILA

2023ko Frantziako Tourreko 2. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

2023ko Frantziako Tourreko 2. etapako profila. Argazkia: Frantziako Tourra


3. ETAPAKO IBILBIDEA

2023ko Frantziako Tourreko 3. etapako ibilbidea. Argazkia: Frantziako Tourra

2023ko Frantziako Tourreko 3. etapako ibilbidea. Argazkia: Frantziako Tourra

3. ETAPAKO PROFILA

2023ko Frantziako Tourreko 3. etapako profila. Argazkia: Frantziako Tourra

2023ko Frantziako Tourreko 3. etapako profila. Argazkia: Frantziako Tourra

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    19 10:15 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamabosgarren etapa
    19 11:20 - 13:45 MENDI LASTERKETAK | Kolitza Trail
    09 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    19 12:00 - 14:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak (Etxebarria)
    19 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Altuna III vs Artola

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena