Frantziako Tourra zuzenean 2022: Etapak, taldeak, Tourreko profilak | EITB Frantziako Tourra

Frantziako Tourra 2020

09:00

Frantziako Tourra 2020

Profilak

Pirinioetako etapa klasikoa: Paue – Luz Ardiden (130 km)

eitb.eus

Maila Bereziko Tourmalet eta Luz Ardiden, zalantzarik gabe ikurrina gehien biltzen dituzten igoerak Tourrean.

  • 18. etapa, uztailak 15: Paue – Luz Ardiden (130 km)

    18. etapa, uztailak 15: Paue – Luz Ardiden (130 km)

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gaurko Frantziako Tourreko 18. etapa mitikoa da Pirinioetan.  Pauen hasiko da eta 130 kilometro besterik ez dituzte Luz Ardideneko gaina zapaldu arte.

Aurreneko hirurogeita hamar kilometrotan 4. Mailako bi mendate izango dituzte, aproposak eguneko ihesaldia bilatzeko. Ondoren Maila Bereziko Tourmalet helduko da, zalantzarik gabe ikurrina gehien biltzen dituen igoera Tourrean.

Jaitsiera luzea eta gero Luz-Saint-Sauvierrera helduko dira eta hortik berriro gora, Maila Bereziko Luz Ardidenen baitute helmuga. Bertan euskal zaleek oroitzapen oso onak dituzte: Roberto Laisekak 2001ean irabazi zuen, Euskalteleko Samuel Sanchez asturiarrak 2011ean eta Miguel Indurain handiak 1990ean.

13:35ean hasiko dira pedalei eragiten.

Eguneko mendateak

10. km, Cote de Notre-Dame de Piétat; 4. Mailakoa

54. km, Côte de Loucrup; 4. Mailakoa

94. km, Col du Tourmalet; Maila Berezikoa

129. km, Luz Ardiden (helmuga); Maila Berezikoa

2021eko TOURREKO ETAPAK

1. etapa, ekainak 26: Brest – Landernau (187 km)

2. etapa, ekainak 27: Perros-Guirec – Bretainiako hesia (182 km)

3. etapa, ekainak 28: Lorient – Pontivy (182 km)

4. etapa, ekainak 29: Redon – Fougeres (152 km)

5. etapa, ekainak 30: Change – Laval (27 km erlojuaren kontra)

6. etapa, uztailak 1: Tours – Chateauroux (160 km)

7. etapa, uztailak 2: Vierzon – Le Creusot (248 km)

8. etapa, uztailak 3: Oyonnax – Le Grand-Bornand (151 km)

9. etapa, uztailak 4: Cluses – Tignes (145 km)

Uztailak 05: Atseden eguna Tignesen

10. etapa, uztailak 6: Albertville – Valence (186 km)

11. etapa, uztailak 7: Sorgues – Malaucene (199 km)

12. etapa, uztailak 8: Saint-Paul-Trois-Chateaux – Nimes (161 km)

13. etapa, uztailak 9: Nimes – Carcassonne (219 km)

14. etapa, uztailak 10: Carcassonne – Quillan (184 km)

15. etapa, uztailak 11: Ceret - Andorra la Viella (192 km)

Uztailak 12: Atseden eguna Andorran

16. etapa, uztailak 13: Pas de la Case – Saint-Gaudens (169 km)

17. etapa, uztailak 14: Muret – Saint-Lary-Soulan (178)

18. etapa, uztailak 15: Paue – Luz Ardiden (130 km)

19. etapa, uztailak 16: Mourenx – Libourne (203 km)

20. etapa, uztailak  17: Libourne – Saint-Emilion (31 km, erlojuaren kontra)

21. etapa, uztailak 18: Chatou – Paris (112 km)

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena