17:39

Txirrindularitza

3. etapa

Vismak irabazi du Paris-Nizako taldekako erlojupekoa, eta Matteo Jorgenson lider jarri da

EITB MEDIA

2024ko ekitaldiko irabazleak, sailkapen nagusian, sei segundoko aldea du bigarren postuan dabilen Jonas Vingegaard taldekidearekiko. Visma-Lease a Bike taldea Jayco-AlUla taldea baino hamalau segundo azkarrago aritu da etapan, eta Red Bull-BORA 24 segundora gelditu da.

1:59
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Visma-Lease a Bike taldeak irabazi du 2025eko Paris-Nizako hirugarren etapako taldekako erlojupekoa, Neversen, asteartean, eta Matteo Jorgenson txirrindulari estatubatuarra, 2024ko ekitaldiko irabazle eta Herbehereetako taldeko kidea bera, lasterketako liderra da. Jorgensonek, sailkapen nagusian, sei segundoko aldea du bigarren postuan dabilen Jonas Vingegaard taldekidearekiko. Visma-Lease a Bike taldea Jayco-AlUla taldea baino hamalau segundo azkarrago aritu da etapan, eta Red Bull-BORA 24 segundora gelditu da; Caja Rural-Seguros RGA taldea 22. sailkatu da, 2:24ra.

Testuinguru horretan, Vismak 55,962 km/h-ko abiadura markatu du, batez beste, erlojupekoan parte-hartzaileek egin behar izan dituzten 28,4 kilometroetan. Talde bakoitzeko helmugaratu den lehenengo txirrindulariak zehaztu du taldearen denbora, eta Jorgenson eta Vingegaard izan dira aurrenak Visman. Jaycok amaituta zuen lana, Visma helmugaratu orduko, eta Herbehereetako taldeak Australiakoak egindakoa hobetu du, eta garaipena eskuratu.

Jorgenson eta Vingegaard, etapako azken zatian. Argazkia: EITB Media.

Jorgenson eta Vingegaard, etapako azken zatian. Argazkia: EITB Media.

UAEk Joao Almeida eta Brandon McNulty ditu Paris-Nizan, eta, horrez gain, 2024an, Auxerren, probako taldekako erlojupekoa irabazi zuen; hori dela eta, garaipena lortzeko hautagai nagusietakoa zen. Aurten, baina, zortzigarren gelditu da, eta Vismak 41 segundo atera dizkio, helmugan.

Asteazkenean, 2025eko Paris-Nizak laugarren etapa jarriko du jokoan. 163,4 kilometroko ibilbidea izango du, Vichyn hasita eta La Loge des Gardesen amaituta, eta 1. mailako mendate batean amaituko da. EITBk zuzenean emango du lasterketa; 14:45etik izango da ikusgai eitb.eus-en eta ETB4n, eta telebistako emanaldia, 15:20an, ETB1era pasako da.  

Etapako sailkapena

1 – Visma-Lease a Bike 30:26

2 – Jayco-AlUla + 0:14

3 – Red Bull-BORA + 0:24

4 – Lidl-Trek +0:29

5 – INEOS Grenadiers + 0:32

6 – EF Education + 0:33

7 – Decathlon AG2R + 0:38

8 – UAE + 0:41

9 – Movistar + 0:48

10 – Soudal Quick-Step + 0:50

Sailkapen nagusia

1 - JORGENSON Matteo (Visma) 8:13:52

2 - VINGEGAARD Jonas (Visma) + 0:06

3 - MATTHEWS Michael (Jayco) + 0:21

4 - O'CONNOR Ben (Jayco) d. b.

5 - VLASOV Aleksandr (Red Bull) + 0:31

6 - LIPOWITZ Florian (Red Bull) d. b.

7 - SCHMID Mauro (Jayco) d. b.

8 - ZWIEHOFF Ben (Red Bull) + 0:34

9 - SKJELMOSE Mattias (Lidl) + 0:36

10 - SHEFFIELD Magnus (INEOS) + 0:38

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.

    Ez dago zuzenekorik

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen