18:08

Txirrindularitza

2025eko Andaluziako Itzulia

Kristoff nagusitu da esprintean Andaluziako Itzuliko hirugarren etapan, eta Sivakovek lider jarraitzen du

EITB Media

Thomas Pidcockek atera dio eten handiena jardunaldiari, etapak izandako "Urrezko Kilometroaren" hiru esprintetan 6 segundoko saria lortu baitu.

1:09
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alexander Kristoff (Uno-X Moblity) norvegiarrak irabazi du Andaluziako Itzuliaren 71. edizioko hirugarren etapa, Arjona (Jaen) eta Pozoblanco (Kordoba) artekoa (162 km), 3:51:32ko denborarekin, esprintean Ben Turner (Ineos Grenadiers) britainiarra eta Maxim Van Gils (Red Bull-Bora-Hansgrohe) belgikarra mendean hartuta.

Pavel Sivakov (UAE Emirates) frantziarrak lider jarraitzen du sailkapen nagusian, 23 segundora Clement Berthet (Decathlon AG2R) frantziarra eta 26ra Thomas Pidcock (Q36.5) britainiarra dituela. Azken horrek atera dio etekin handiena jardunaldiari, etapak izandako "Urrezko Kilometroaren" hiru esprintetan 6 segundoko saria lortu baitu.

Thomas Silva (Caja Rural–Seguros RGA) uruguaitarra Diego Uriarte (Kern Pharma) nafarra eta Lorenzo Peschi (Petrolike) italiarra izan dira eguneko ihesaldiko protagonistak, eta Silvak mendiko sari nagusiko liderraren elastikoa sendotu du. Tropelak, baina, erreakzionatu egin du, eta pixkanaka aldea murrizten joan da.

Sailkapen nagusiko faboritoen eta esprinterren helburua "Urrezko Kilometroaren" hiru esprintetan segundo gehien lortzeko prestatzea zen. Thomas Pidcockek irabazi du lehena, bigarren sailkatu da beste batean eta hirugarren, berriz, hirugarrenean. Horri esker, 6 segundoko abantaila lortu du.

Ineos eta Uno-X Mobility taldeek agindu dute tropelean, Ben Turner britainiarra eta Alexander Kristoff norvegiarra garaipenaren bila gidatzeko esprintean, eta azken hori nagusitu da Pozoblancon.

3. ETAPAKO SAILKAPENA

1.- KRISTOFF Alexander (Uno-X) 3:51:32

2.- TURNER Ben (INEOS) d. b.

3.- VAN GILS Maxim (Red Bull-BORA) d. b.

4.- PIDCOCK Thomast (Q36.5) d. b.

5.- NAESEN Oliver (AG2R) d. b.

6.- MACIAS Cesar (Petrolike) d. b.

7.- DAUPHIN Florian (TotalEnergies) d. b.

8.- FOLDAGER Anders (Jayco) d. b.

9.- BARRENETXEA Jon (Movistar) d. b.

10.- MARTIN David (Burgos) d. b.

SAILKAPEN NAGUSIA

1.- SIVAKOV Pavel (UAE) 11:33:06

2.- BERTHET Clément (Decathlon) +0:23

3.- PIDCOCK Thomas (Q36.5) +0:26

4.- VAN GILS Maxim (Red Bull) +0:59

5.- WELLENS Tim (UAE) +1:03

6.- SOLER Marc (UAE) +1:35

7.- CRAS Steff (TotalEnergies) +1:42

8.- HOELGAARD Markus (Uno-X) +2:41

9.- STAUNE-MITTET Johannes (AG2R) +2:43

10.- PRODHOMME Nicolas (AG2R) +3:02

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.

    Ez dago zuzenekorik

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen