Txirrindularitza
Andaluziako Itzulia 2025
EITB Media
Bost txirrindulari iritsi dira ihes eginda azken metroetara, eta haien arteko lehian Thomas Pidcock izan da onena eta Brandom Smith Riverak amaitu du bigarren. Pavel Sivakovek liderraren elastikoa jantzi du, etapa hirugarren postuan amaituta.
Albisteak (3)
Thomas Pidcockek (RedBull-BORA-hansgrohe) bereganatu du garaipena Andaluziako Itzuliko bigarren etapan, Alcaudete eta Torredelcampo (133,2 km) artekoan, eta Pavel Sivakov (UAE Emirates) da lasterketako lider berria.
Hasieratik eman dira ihesaldi saiakerak, baina batek soilik lortu du tropeletik alde egitea, eta zazpi txirrindulari hauexek osatu dute lasterketa buruko taldetxoa: Igor Arrieta (UAE Emirates), Nicolas Prodhomme (Decathlon-AG2R-La Mondiale), Enric Mas (Movistar), Welay Hagos Berhe (Jayco AlUla), Axel Laurance (Ineos Grenadiers), Gianluca Brambilla (Q36.5 Pro Cycling), eta Adne Holter (Uno-X Mobility).
Villareseko igoerara arte iraun du ihesaldiko zazpikoteak. Maldan gora Maxim van Gilsek (RedBull-BORA-hansgrohe) sufritu egin du. Pavel Sivakov, Clement Berthet (Decathlon-AG2R-La Mondiale) eta Brandon Smith Rivera (ineos Grenadiers) txirrindulariak jarri dira lasterketaren buruan, Villaresen; mendate gainean, hirukoteak 11 segundo atera dizkio Van Gilsi. Belgikarrak Thomas Pidcock (UAE Emirates) taldekidearekin eta Enric Masekin batera gainditu du Villares, baina jaitsieran atzean geratu da; Pidcockek eta Masek, aldiz, bat egin dute lasterketa buruarekin.
Atzetik, Van Gils saiatu da lidertzari eusten, baina ez du lortu aurreko boskotearekin bat egitea. Hala, bada, garaipena aurreko boskotearen artean erabaki da. Azken metroek goranzko joera izan dute, eta igoeratxo horretan Pidcock nagusitu da. Brandon Smith Rivera izan da bigarren eta Pavel Sivakov hirugarren.
Bi etapa jokatuta, Sivakov da sailkapen nagusiko lehen postuan. Berthek da bigarrena liderrarekiko 23 segundora eta Pidcock hirugarren postuan da Sivakovekiko 32 segundora.
2. ETAPAKO SAILKAPENA
1.- PIDCOCK Thomas (Q36.5) 3:22:04
2.- RIVERA Brandon Smith (INEOS) d. b.
3.- SIVAKOV Pavel (UAE) d. b.
4.- BERTHET Clément (AG2R) d. b.
5.- MAS Enric (Movistar) d. b.
6.- VAN GILS Maxim (BORA) +1:10
7.- HOELGAARD Markus (Uno-X) d. b.
8.- WELLENS Tim (UAE) d. b.
9.- GUERREIRO Ruben (Movistar) d. b.
10.- DÍAZ José Manuel (Burgos) d. b.
SAILKAPEN NAGUSIA
1.- SIVAKOV Pavel (UAE) 7:41:34
2.- BERTHET Clément (Decathlon) +0:23
3.- PIDCOCK Thomas (Q36.5) +0:32
4.- VAN GILS Maxim (Red Bull) +1:03
5.- WELLENS Tim (UAE) d. b.
6.- SOLER Marc (UAE) +1:38
7.- CRAS Steff (TotalEnergies) +0:39
8.- STAUNE-MITTET Johannes (AG2R) +2.43
9.- HOELGAARD Markus (Uno-X) +2:46
10.- PRODHOMME Nicolas (AG2R) +3:02
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa