Txirrindularitza
2025eko andaluziako itzulia
EITB Media
Maxim van Gilsek bereganatu du garaipena lehen etapan, eta liderraren elastikoa jantzi du. Belgikarra ihes eginda iritsi da Tim Wellensekin eta Pavel Sivakovekin batera, eta mendean hartu ditu biak azken metroetan.
Albisteak (2)
Maxim van Gilsek (RedBull-BORA-hansgrohe) irabazi du 2025eko Andaluziako Itzuliko estreinako etapa; Torroxen hasi eta Cueva de Nerjan amaitu da hori, eta 162,6 kilometroko ibilbidearekin. Hala, bada, belgikarrak liderraren elastikoa jantzi du.
Van Gils ihes eginda iritsi da amaierara, Tim Wellens eta Pavel Sivakov UEA Emirates taldeko txirrindulariekin batera, eta onena izan da azken metroetan. Wellens izan da bigarren eta Sivakov, hirugarren.
Jardunaldiko lehen ihesaldia txirrindulari hauexek osatu dute: Unai Iribar (Kern Pharma), Ander Okamika (Burgos-Burpellet-BH), Victor De la Parte (Euskatel-Euskadi), Guillermo Thomas Silva (Caja Rural-Seguros RGA), Alan Josseaume (TotalEnergies), Siebe Dewirdt (Flanders-Baloise), Leander van Hautegem (Wagner Bazim) eta Andreas Leknessund (Uno-X Mobility).
Helmugarako 49 kilometro falta zirenean Pavel Sivakovek erasoa jo du tropeletik, eta iheslariekin bat egin du. Frigiliana (3. maila) mendatean, lasterketa-burua hirukote bihurtu da, Van Gilsek, Sivakovek eta Wellensek osatuta.
Amaierarako 350 metro falta zirenean Sivakov atzean geratu da, eta Belgikako bi txirrindulariak ibili dira etapa irabazteko lehian; azkenean, Maxim van Gils izan da onena.
1. etapako sailkapena eta sailkapen nagusia:
1 - VAN GILS Maxim (Red Bull) 4:19:23
2 - WELLENS Tim (UAE) d. b.
3 - SIVAKOV Pavel (UAE) +0:07
4 - SOLER Marc (UAE) +0:30
5 - BERTHET Clément (Decathlon) d. b.
6 - LEKNESSUND Andreas (Uno) +0:33
7 - CRAS Steff (TotalEnergies) +0:39
8 - PIDCOCK Thomas (Q36.5) d. b.
9 - ARRIETA Igor (UAE) +1:38
10 - GACHIGNARD Thomas (TotalEnergies) +1:40
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa