15:47

Txirrindularitza

Espainiako Txapelketa

Castroviejo, Espainiako erlojupeko txapeldun eta Lazkano bigarren; Unai Aznar, nagusi 23 urtez azpiko mailan

A. B. E. | EITB Media

Jontahan Castroviejo da 2023ko Espainiako erlojupeko txapelduna elite mailan. Oier Lazkano bigarren izan da. 23 urtez azpiko mailan Unai Aznar izan da onena, bere anaia Hugo Aznarrek amaitu du bigarren eta Javier Ibañez izan da hirugarren.

  • Jontahan Castroviejo

    Jontahan Castroviejo, Espainiako erlojupeko txapelduna. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jontahan Castroviejo da elite mailako 2023ko Espainiako erlojupeko txapelduna, ostiral honetan, ekainaren 23an, Madrilen nagusitu ostean. Gainera, Oier Lazkano bigarren izan da. Euskal txirrindularitzaren egun ona ez da emaitza on horiexekin amaitu, 23 urtez azpiko mailan Unai Aznar izan baita onena, Hugo Aznar bigarrena eta Javier Ibañez hirugarrena.

Maila gorenean Seilla la Nuevan hasi eta amaitu den 32 kilometroko ibilbideari egin diote aurre txirrindulariek. Castroviejok (INEOS Grenadiers) 36 minutu eta 44 segundo marka ezarri du, eta inor ez da gai izan Getxokoaren (Bizkaia) denbora hobetzeko. Oier Lazkano (Movistar) gasteiztarra bigarren izan da 3 segundora eta podiuma Lluis Masek (Movistar) osatu du proba hirugarren amaituta irabazlearekiko 9 segundora. Beste euskal txirrindulari bat, Xabier Mikel Azparren (Euskaltel-Euskadi) bosgarren izan da Castroviejorekiko 35 segundora.

Castroviejok garaipen bat ospatu du berriro banakako erlojupeko batean, 2019an azkenekoz irabazi eta lau urtera.

Bestalde, 23 urtez azpiko mailan euskal txirrindularien lana bikaina izan da. Unai Aznar (Finisher) nafarra nagusitu da 38 minutu eta 59 segundoko markarekin. Hugo Aznar (Finisehr) Unairen anaia izan da bigarren 9 segundora eta hirugarren amaitu du Javier Ibañez (Caja Rural-Alea) Gasteizen jaiotako txirrindulariak, txapeldunarekiko 21 segundora.

Elite mailako sailkapena:

1 - CASTROVIEJO Jonathan (INEOS) 0:36:44

2 - LAZKANO Oier (Movistar) +0:03

3 - MAS Lluís (Movistar) +0:06

4 - AYUSO Juan (UAE) +0:08

5 - AZPARREN Xabier Mikel (Euskaltel) +0:35

6 - BERRADE Urko (Kern Pharma) +0:40

7 - DE LA PARTE Víctor (TotalEnergies) +0:41

8 - IZAGIRRE Gorka (Movistar) +0:54

9 - CASTRILLO Pablo (Kern Pharma) +0:55

10 - GARCÍA PIERNA Raúl (Kern Pharma) +1:16

23 urtez azpiko sailkapena:

1 - AZNAR Unai (Finisher) 0:38:59

2 - AZNAR Hugo (Finisher) +0:09

3 - IBAÑEZ Javier (Caja Rural) +0:21

4 - GARCIA Pablo +0:26

5 - FERNANDEZ Alberto (Caja Rural) +0:42

6 - AZANZA Ibai (Finisher) +0:54

7 - CASALDERREY Raul +1:23

8 - DE LA CALLE Hugo (Caja Rural) +1:27

9 - AGIRRE Aitor (Laboral Kutxa) +1:34

10 - MUÑOZ Francisco (EOLO) +1:49

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    10 12:00 - 14:00 TXIRRINDULARITZA | Itzulia Women: 1. etapa (Gasteiz - Elgoibar)
    10 14:00 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Zazpigarren etapa
    11 22:10 - 00:45 PILOTA | B Serieko Buruz Buruko Txapelketa: Larrazabal vs Senar / Agirre vs Aldabe

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena