Txirrindularitza
Andaluziako Itzulia
AGENTZIAK | EITB Media
Rune Herregodts (Sport Vlanderen) belgikarrak lortu du garaipena Andaluziako lasterketaren estreinako etapan eta liderra da.
Rune Herregodts, Andaluziako Itzuliko lehen etapako irabazlea. Argazkia: EFE
Rune Herregodtsek (Sport Vlanderen) irabazi du Andaluziako Itzuliko lehen etapa asteazken honetan eta lasterketako liderra da. Estreinako etapa Ubrique (Cadiz) eta Iznajar (Kordoba) artean jokatu da, eta 200 kilometroko ibilbidea izan du.
Garaipen handia lortu du Herregodtsek, 195 kilometroko ihesaldiari amaiera bikaina emanda. Azken igoeran, belgikarra nagusi izan da. Stephen Basset (Human Powered) bigarren izan da, eta Ander Okamika (Burgos BH) hirugarren. Etapa laugarren postuan amaitu du Xabier Isasak (Euskaltel-Euskadi).
Etapako lehen lau txirrindulariekin batera, eguneko ihesladian egon dira Alvaro Cuadros (Caja Rural), Votjech Repa (Kern Pharma), Lindsay de Vylder (Sport Vlanderen) eta Mark Christian (Eolo Kometa). Azken txanpan, zortziko taldetxoa seikoa izatera pasa da, Votjech Repa eta Alvaro Cuadros atzean geratu baitira.
Azken igoeran erasoa jo du Herregodtsek, Bassettek erantzun dio, baina belgikarra nagusi izan da amaieran.
1. ETAPAKO SAILKAPENA:
1 - HERREGODTS Rune (Sport Vlaanderen - Baloise) 5:16:44
2 - BASSETT Stephen (Human Powered Health) +0:02
3 - OKAMIKA Ander (Burgos-BH) d.b.
4 - ISASA Xabier (Euskaltel - Euskadi) +0:12
5 - DE VYLDER Lindsay (Sport Vlaanderen - Baloise) +0:15
6 - CHRISTIAN Mark (EOLO-Kometa) +0:18
7 - COVI Alessandro (UAE Team Emirates) +0:31
8 - SERRANO Gonzalo (Movistar Team) +0:37
9 - TRENTIN Matteo (UAE Team Emirates) d.b.
10 - COSNEFROY Benoît (AG2R Citroën Team) d.b.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa