Txirrindularitza
Talde berria
Erredakzioa
1 Formulako pilotua herbeherearrekin harremanetan dago, hurrengo denboraldian bere txirrindulari taldea sortu ahal izateko.
Fernando Alonso, bizikletan / EFE.
Fernando Alonsok txirrindularitza taldea sortu nahi du hurrengo denboraldirako, eta horretarako harremanetan jarri da Giant-Shimanorekin. Lizentzia erostea da asmoa, Herbehereetako taldearen tokia betetzeko, L’equipe-k esan duenez.
Alonso gauza bera egiten saiatu zen iaz Euskaltel-Euskadirekin, baina negoziaketak apurtu ziren. Orain, pilotuaren agente Luis Garcia Abad Giant-Shimanoko Iwan Spekenbrikekin ari da hizketan, denboraldi amaieran bukatzen zaiola babeslearen kontratua.
Pilotuak babesle nagusi bat omen du taldea sortzeko, "Arabiar Emirerri Batuetan oinarritutako eta berrikuntzan eta ekologian ezpezializatutako enpresa bat".
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa