Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

18:02

Italiako Giroa

16. etapa

Tadej Pogacarrek bosgarren etapa garaipena lortu du, Monte Panan, 2024ko Giroan

EITB MEDIA

UAEko txirrindulari esloveniarrak, lasterketako liderra bera, etapako azken kilometroan gainditu du Giulio Pellizzari Bardiani taldeko italiar gaztea. Sailkapen nagusian, Daniel Felipe Martínez (BORA) bigarren jarri da, Geraint Thomas gaindituta; kontrako meteorologiak eguna baldintzatu egin du.

  • Tadej Pogacarrek, eskuaz erakusten duenez, bost etapa garaipen daramatza. Argazkia: EFE.

    Tadej Pogacarrek, eskuaz erakusten duenez, bost etapa garaipen daramatza. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tadej Pogacar UAE Emirateseko txirrindulari esloveniarrak irabazi du, asteartean, 2024ko Italiako Giroaren hamaseigarren etapa, Monte Panan, eta, horrenbestez, lasterketan duen aurreneko postua are gehiago sendotu egin du. Pogacarrek aurtengo Giroan bosgarren aldiz lortu du etapa irabaztea, kontrato meteorologiak baldintzatutako egun batean; izan ere, antolatzaileek nabarmen murriztu behar izan dute ibilbidea. Sailkapen nagusian, BORA-Hansgrohe taldeko Daniel Felipe Martinez ziklista kolonbiarra bigarren jarri da, INEOS Grenadierseko Geraint Thomas gaindituta; Martinezek zazpi minutu eta 18 segundora du maglia arrosaren jabea.

Euriak eta hotzak, arestian esan bezala, jardunaldia markatu egin dute. Aurreikuspena zen Giogo de Santa Maria igotzea, aurtengo Coppi Gaina, baina ezin izan dute. Parte-hartzaileek Laasen ekin diote lasterketari, eta 118,7 kilometro egin dituzte; hasiera batean, 206 kilometro ziren egitekoak. Etapa, hori bai, ikusgarria izan da; ia-ia irteeratik izan da lehia bizia, eta emozioa azken kilometroan ere.

Testuinguru horretan, Julian Alaphilippek bigarren etapa garaipena lortu nahi zuen, eta Soudal Quick-Step taldeko frantziarra, beste behin, eguneko ihesaldian izan da. Andrea Piccolo (EF Education), Davide Ballerini (Astana) eta Mirco Maestri (Polti) sartu dira lasterketa buruko multzoan; Alaphilipek atzean utzi ditu, garaipenaren bila jo du, eta Monte Panan bertan harrapatu dute, azkenean.

Arkea taldeko Costiouk ere izan du aukera, Alaphilipperen ahalegina amaituta, eta Giulio Pellizzari saiatu da jarraian. 20 urteko italiarrak gertu izan du garaipena. Pogacarrek kendu dio, atzetik helduta, ohi bezain indartsu. Giro hau menderatzen ari da esloveniarra, eta berriro ere erakutsi du sasoi betean dabilela.

Asteazkenean, hamazazpigarren etapa jokatuko dute, Selva di Val Gardena-Passo del Brocon, 159 kilometrokoa. Ibilbidean, bost mendate daude, horietako bi 1. mailakoak. Eguna 1. mailako mendate horietako batean bukatuko da. Goi-mailako txirrindularitzaz gozatzeko beste egun bat izango da.

 

ETAPAKO SAILKAPENA

1 - POGACAR Tadej (UAE) 2:49:37

2 - PELLIZZARI Giulio (Bardiani) + 0:16

3 - MARTINEZ Daniel Felipe (BORA) d. b.

4 - SCARONI Christian (Astana) + 0:31

5 - TIBERI Antonio (Bahrain) + 0:33

6 - ARENSMAN Thymen (INEOS) + 0:38

7 - CARUSO Damiano (Bahrain) + 0:39

8 - STORER Michael (Tudor) + 0:42

9 - COSTIOU Ewen (Arkea) d. b.

10 - PARET-PEINTRE Valentin (Decathlon) + 0:45

CLASIFICACIÓN GENERAL

1 - POGACAR Tadej (UAE) 59:01:09

2 - MARTINEZ Daniel Felipe (BORA) + 7:18

3 - THOMAS Geraint (INEOS) + 7:40

4 - O'CONNOR Ben (Decathlon) + 8:42

5 - TIBERI Antonio (Bahrain) + 10:09

6 - ARENSMAN Thymen (INEOS) + 10:33

7 - BARDET Romain (DSM) + 12:18

8 - ZANA Filippo Team (Jayco) + 12:43

9 - RUBIO Einer (Movistar) + 13:09

10 - HIRT Jan Soudal (Quick-Step) + 14:07

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena