Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

17:31

Italiako Giroa

13. ETAPA

Jonathan Milanek hirugarrenez irabazi du Italiako Giroan

EITB Media

Txirrindulari italiarra erraz gailendu da Centoko helmugan, eta tropeleko gizonik azkarrena bera dela argi utzi du. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan.

2:06
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jonathan Milanek (Lidl-Trek) irabazi du Italiako Giroko 13. etapa, eta jada hiru garaipen erdietsi ditu aurtengo edizioan. Lau ordu pasatxo behar izan ditu 179 kilometroko etapa laua burutzeko, Riccionie eta Cento artean.

Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan, eta, ondorioz, Tadej Pogacarrek (UAE) jarraitzen du lidertzan.

Lehendabiziko ihesaldia hiru txirrindularik osatu dute: Alessandro Tonellik (Bardiani), Andrea Pietrobonek (Polti-Kometa) eta Manuele Tarozzik (Bardiani), hain justu ere. Bi minutu eta 15 segundoko aldea izan dute, baina tropelak helmugatik 53 kilometrora irentsi ditu.

Handik gutxira, Dries de Pooter (Wanty) eta Martin Marcellusi (Bardiani) ahalegindu dira, baina alperrik. Helmugatik 8 kilometrora harrapatu dute De Pooter, eta pixka bat lehenago, Marcellusi, atzean geratu baita.

Bestalde, helmugatik 20 kilometrora erorikoa izan da tropelean, eta sei txirrindulari joan dira lurrera: Barta, Ruben Fernandez, Costiou, Nairo Quintana eta David Dekker.

Gauzak horrela, aurreikuspenak bete egin dira, eta etapa esprintean erabaki da. Fernando Gaviria (Movistar) urrutitik saiatu da, baina Milanek laster harrapatu du, eta erraz gailendu da Centoko helmugan. Hirugarren etapa eskuratu du, eta agerian geratu da bera dela edizio honetako gizonik azkarrena.

 

ETAPAKO SAILKAPENA

1. MILAN Jonathan (Lidl-Trek) 4:02:03

2. ANIOLKOWSKI Stanislaw (Cofidis) d.b.

3. BAUHAUS Phil (Bahrain-Victorious) d.b

4. VAN DIJKE Tim (Visma) d.b.

5. HOFSTETTER Hugo (Israel) d.b.

6. GAVIRIA Fernando (Movistar) d.b.

7. MOLANO Juan Sebastián (UAE) d.b.

8. PITHIE Laurence (Groupama-FDJ) d.b.

9. LONARDI Giovanni (Polti Kometa) d.b.

10. DAINESE Alberto (Tudor) d.b.

SAILKAPEN NAGUSIA

1. POGACAR Tadej (UAE) 49:24:38

2.  MARTÍNEZ Daniel Felipe (BORA) + 2:40

3. THOMAS Geraint (INEOS) + 2:56

4. O'CONNOR Ben (Decathlon) + 3:39

5. TIBERI Antonio (Bahrain) + 4:27

6. BARDET Romain (DSM) + 4:57

7. FORTUNATO Lorenzo (Astana) + 5:19

8. ZANA Filippo (Jayco) + 5:23

9. RUBIO Einer (Movistar) + 5:28

10. ARENSMAN Thymen (INEOS) + 5:52

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    27 20:00 - 21:00 SASKIBALOIA | EuroCup: IDK Euskotren vs Proteas Voulas

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena