14:00

Saskibaloia

Endesa Liga

Lointek Gernika Bizkaiaren eta Kutxabank Araskiren arteko euskal derbia, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en

EITB Media

Igandean, abenduaren 3an, jokatuko da Endesa Ligako 10. jardunaldiko euskal derbia, Malosten. Neurketa zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 12:00etan.

  • Lointek Gernika eta Kutxabank Araski

    Lointek Gernika eta Kutxabank Araski, Euskal Kopako partidan. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lointek Gernika Bizkaiak eta Kutxabank Araskik euskal derbia jokatuko dute igandean, abenduaren 3an. Endesa Ligako 10. jardunaldiko neurketa zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus webgunean eta ETB1en.

Gernika-Lumoko taldea Endesa Ligako sailkapeneko seigarren postuan da. Orain arte jokatutako bederatzi partidetatik sei irabazi ditu eta hiru galdu.

Bestalde, Gasteizko taldea sailkapenaren behealdean dago, hiru garaipen bereganatuta eta sei neurketa galduta.

Bizkaiko taldearen helburua da goiko postuetan jarraitzea; Arabakoarena, aldiz, jaitsieratik aldentzea.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena