Saskibaloia
Munduko Kopa 2023
Agentziak | EITB Media
Manilan egin da Munduko Kopako multzoen faseko zozketa. Txapelketa abuztuaren 25etik irailaren 10era artean jokatuko da Filipinetan, Japonian eta Indonesian.
2023ko Saskibaloiko Munduko Txaplekako zozketa. Argazkia: EFE
Larunbat honetan, apirilaren 29an, egin da Manilan (Filipinak) 2023ko Saskibaloiko Munduko Txapelketako multzoen faseko zozketa. Munduko Kopa abuztuaren 25etik irailaren 10era artean jokatuko da Filipinetan, Japonian eta Indonesian.
Espainiako selekzioa G multzoan lehiatuko da; Iran, Boli Kosta eta Brasil izango ditu aurkari. Ameriketako Estatu Batuetako selekzioa, aldiz, C multzoan egongo da Jordania, Grezia eta Zeelanda Berriarekin batera.
2023ko Saskibaloiko Munduko Txapelketako multzoak:
A MULTZOA: Angola, Dominikar Errepublika, Filipinak eta Italia.
B MULTZOA: Hego Sudan, Serbia, Txina eta Puerto Rico.
C MULTZOA: Ameriketako Estatu Batuak, Jordania, Grezia eta Zeelanda Berria.
D MULTZOA: Egipto, Mexiko, Montenegro eta Lituania.
E MULTZOA: Alemania, Finlandia, Australia eta Japonia.
F MULTZOA: Eslovenia, Cabo Verde, Georgia eta Venezuela.
G MULTZOA: Iran, Espainia,Boli Kosta eta Brasil.
H MULTZOA: Kanada, Letonia, Libano eta Frantzia.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa