Saskibaloia
Eurocup
EITB Media
Donostiako taldeak Asvel Lyonen aurka Frantzian jokatuko duen partidan egingo du debuta txapelketan. Neurketa 20:00etan hasiko da. Bestalde, Lointek Gernika Bizkaia Alemanian lehiatuko da Rutronik Stars Kelternen kontra, 18:30ean.
IDK Euskotren. Argazkia: EITB Media
IDK Euskotrenek debuta egingo du Eurokopan Asvel Lyonen aurka ostegun honetan (urriak 27) Frantzian jokatuko duen partidan. Norgehiagoka 20:00etan hasiko da eta zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB4k. Bestalde, Lointek Gernika Bizkaia Rutronik Stars Kelternen kontra lehiatuko da Alemanian, 18:30ean.
Erronka zaila izango du Donostiako taldeak Lyonen, Frantziako taldea multzoko lehen postua lortzeko hautagai nagusia baita, eta IDK Euskotrenek baino aurrekontu handiagoa baitu.
K multzoan dago IDK Euskotren, Asvel Lyon (Frantzia), Montpellier (Frantzia) eta Zabiny Brno (Txekiar Errepublika) taldeekin batera. Multzoen fasea gainditzea helburu zaila, baina lortu lezakeena da Gipuzkoako taldearentzat.
Bestalde, Lointek Gernika Bizkaiak Rutronik Stars Keltern izango du aurkari urriaren 27an Alemanian, 18:30ean hasiko den norgehiagokan. Bizkaikoak H multzoan daude Rutronik Stars Keltern (Alemania), Movistar Estudiantes (Espainia) eta Reyer Venezia Mestre (Italia) taldeekin batera.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa