13:33

Saskibaloia

Arrazoi pertsonalengatik

Ivana Racak ez du IDK Euskotrenen jarraituko

EITB Media

Serbiarrak Donostiako taldeko jokalaria izateari utzi dio, kontratua eteteko eskaera egin ostean.

  • Ivana Raca

    Ivana Raca, IDK Euskotreneko jokalari ohia. Argazkia: @ibaetabasket

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ivana Racak IDK Euskotren taldeko jokalaria izateari utzi dio, klubak larunbat honetan (urriak 15) jakinarazi duenez komunikatu baten bidez. Bi aldeak akordiora iritsi dira elkar lotzen zituen kontratua eteteko, serbiarrak arrazoi pertsonalengatik taldea uztea eskatu ostean.

IDK Euskotrenek 2022ko ekainaren 9an fitxatu zuen Ivana Raca, Allianz Geas Sesto San Giovanni taldetik; hala ere, 22 urteko jokalariak lau hilabete eta sei egun soilik iraun du Donostiako taldean.

Klubak onena opatu dio Ivana Racari bere etorkizunerako.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    06 Zuzenean 13:00 - 18:10 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hirugarren etapa
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena