Saskibaloia
4-2 Milwaukeekoentzat
EITB Media
Giannis Antetokounmpo, 50 punturekin eta 14 erreboterekin, partidako izar nagusia izan da (105-98).
Antetokounmpo, finaleko MVP-a. Argazkia: EFE
Milwaukee Bucks taldeak goizaldean erdietsi du 2020/2021eko NBAko titulua finaleko seigarren neurketan Phoenix Sunsi irabazita (4-2).
Giannis Antetokounmpo, 50 punturekin eta 14 erreboterekin, partidako izar nagusia izan da garaipena eskuratzeko (105-98). Bucksen NBAko bigarren eraztuna izan da, aurrekoa 1971. urtean lortu zuten Kareem Abdul-Jabbar mitikoa eta Oscar Robertson jokalariak tartean zirela.
Antetokounmpo finaleko jokalari onena izendatu dute (MVP) zenbaki ikusgarriak lortu baititu bere taldeari garaipena emateko.
Milwaukee Bucksek Phoenixen jokatutako lehen partidak galdu egin zituen (0-2) eta finala irauli behar izan dute hurrengoko lau partidak irabaziz.
Azken neurketako laugarren laurdena 77na hasi zen; Khris Middleton (17 puntu) eta Antetokounmpo jokalarieak gaueko heroiak izan ziren bere taldeari garaipena eta titulua emateko.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa