13:20

Bilbao Basket

ACB TXAPELKETA

Bilbao Basket – Andorra eta Breogan – Baskonia, Endesa Ligako lehen jardunaldian

EITB MEDIA

Bi euskal taldeen arteko derbiak irailaren 30ean eta martxoaren 24an jokatuko dira.

  • Saskibaloiko baloia

    Saskibaloiko baloia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ostegun honetan 2023-24 denboraldiko Endesa Ligako egutegia zozketatu da, eta, horren arabera, Baskoniak Lugora bidaiatuko du lehen jardunaldian, Breoganen aurka aritzeko; Bilbao Basketek, aldiz, Andorra hartuko du Miribillan. Bi neurketak egun berean jokatuko dira, hain zuzen ere, irailaren 24an, arratsaldeko 17:00etan.

Bestalde, bigarren jardunaldiko neurketak irailaren 27an eta urriaren 4an jokatuko dituzte bi euskal taldeek. Hala, Joan Peñarroyaren mutilak UCAM Murtziaren aurka arituko dira irailaren 27an, gaueko 20:30ean. Aldiz, urriaren 4an, talde bizkaitarrak Obradoiroren aurka jokatuko du. Izan ere, irailaren 26an, galiziarrek Saskibaloiko Txapeldunen Ligako atariko neurketa jokatu beharko dute.

Bi euskal taldeen arteko derbiei dagokionez, lehendabizikoa irailaren 30ean iritsiko da, 3. jardunaldiarekin batera. Norgehiagoka Buesa Arenan izango da arratsaldeko 18.00etan. Bueltako lehia, ordea, 26. jardunaldian izango da, martxoaren 24an zehazki. Derbi hori 17:00etan hasiko da.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    11 Zuzenean 12:00 - 14:00 TXIRRINDULARITZA | Itzulia Women: 2. etapa (Basauri - Basauri)
    11 14:00 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Zortzigarren etapa
    11 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Laso vs Zabaleta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena