14:27

Bilbao Basket

FITXAKETA

Alex Renfroe, Surne Bilbao Basketeko joko-antolatzaile berria

EITB MEDIA

Jokalaria Coviran Granadatik dator, eta talde horrekin jokatu ditu joan den ikasturteko 34 partidak, batez beste 9,9 puntu, 5,2 asistentzia eta 13,1eko balorazioa 27 minutuan lortuta.

  • Alex Renfroe

    Alex Renfroe. Argazkia: Bilbao Basket

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alex Renfroe Bosniako pasaportea duen jokalari estatubatuarrak (AEB, 1,91 m, 37 urte) Surne Bilbao Basketekin sinatu du denboraldi baterako. Jokalaria Coviran Granadatik dator, eta talde horrekin jokatu ditu joan den ikasturteko 34 partidak, 27 minutuan batez beste 9,9 puntu, 5,2 asistentzia eta 13,1eko balorazioa lortuta. Saskipera emandako batez bestekoak 22/23 denboraldi erregularreko bosgarren jokalari onen bihurtzen du.

Renfroek 162 partida jokatu ditu guztira, horietatik onenak BAXI Manresan, 14,2 puntu eta 6,1 asistentzia batez beste. Aurretik, jokalaria Laboral Kutxa Baskoniatik igaro zen 13/14an eta Bartzelona Lassatik 16/17an. 20/21ean BCLko txapeldun bikoitza izan zen San Pablo Burgosen joko-antolatzaile bezala.

ACBtik kanpo, Renfroek Euroliga jokatu du Alba Berlinekin (14/15), Bayern Munichekin (15/16) eta Zenitekin (19/20).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    05 15:30 - 17:00 TXIRRINDULARITZA | Dauphine Kriteriuma: 4. etapa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena