Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota

Pilota

19:24

Pilota

PALA

Innpala enpresak pala profesionala kudeatzeari utziko diola iragarri du

EITB MEDIA

Innpalak jakinarazi du ez dela aurkeztuko Bizkaia frontoia kudeatzeko lehiaketa publikora, eta pilotariei proposatu die eurek har dezatela pala profesionalaren kudeaketa euren gain.

  • Banakako pala txapelketaren aurkezpeneko artxiboko irudia. EITB Media

    Banakako pala txapelketaren aurkezpeneko artxiboko irudia. EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Innpala enpresak jakinarazi du pala profesionala kudeatzeari utziko diola, Bizkaia frontoia gestionatzeko eta ustiatzeko kontratuaren baldintzak aldatu direlako, eta, ildo berean, kirol-jarduera horren kudeaketa pilotariek eurek hartzeko aukera jarri du mahai gainean.   

Ohar batean azaldu duenez, Innpalak pilotari guztiak batu ditu gaur, eta jakinarazi die "Bizkaia Frontoia kudeatzeko eta ustiatzeko kontratuaren hurrengo lizitazioa" ez dela aurrekoetan bezala egingo, eta guztia kudeatzeko kontratu bakar bat izango dela.

Halaber, enpresak jakinarazi dienez, "eredu berri hori" ez dator bat bere jarduera-ereduarekin, ezta enpresa-estrategiarekin ere, eta, horrenbestez, "lizitazio horretara berriro ez aurkeztea" erabaki du.

Hala ere, Innpalak azpimarratu du "unean-unean erantzuten" jarraituko duela, "gaur arte hartutako kontratu-betebeharrekin, bai langileekin, bai hirugarrenekin".

Horiek horrela, enpresak langile guztiei jakinarazi die aukera dutela "kirol-jardueraren ardura euren gain hartzeko, dagokion formula juridikoarekin, profesionalak eurak izan daitezen, euren intereseko balitz, kirol-diziplinaren etorkizuneko subjektu eta eragile".

Ildo horretan, Innpalak adierazi du prest dagoela, "posible den heinean, lankidetzan aritzeko", aukera hori ahalbidetzeko.

 

 

 

 

 


 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    07 14:15 - 18:20 TXIRRINDULARITZA | Itzuliko 1. etapa: Gasteiz-Gasteiz
    07 22:20 - 23:45 HERRI KIROLAK | Harri Herri

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen