Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota
Pilota
Agurra
EITB Media
Igorrekoak (Bizkaia) profesional mailako pilota uztea erabaki du, ezin dituelako lana eta kirola uztartu.
OIer Etxebarria. Argazkia: @ASPEpelota
Oier Etxebarriak profesional mailako pilota utziko du uztailaren 21ean. Hala jakinarazi du Aspe Pelota enpresak igande honetan, ekainaren 25ean, bere sare sozialetako kontuetan.
Igorreko (Bizkaia) pilotariak ezin ditu pilota eta ingeniari lana uztartu, eta horrexegatik hartu du erabakia. Bizkaitarrak uztailaren 21ean jokatuko du bere azken neurketa profesional gisa, Bermeon.
Etxebarria birritan izan da Promozio Mailako Binakako txapelduna. 2019an txapela jantzi zuen Aitor Elordirekin bikotea osasuta; finalean mendean hartu zituzten Agirre eta Salaverri. Bestalde, 2022an, Oier Etxebarria eta Zabala txapeldun izan ziren, Bakaikoa-Elizegi bikoteari finala irabazita.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa