Euskadiko Lau t'erdiko Txapelketa 2022: Lau t'erdikoaren azken ordua - EITB Lau t'erdi

Lau eta erdikoa

13:24

Lau eta erdikoa

Aurkezpena

Lau t'erdiko Txapelketa urriaren 11n hasi eta azaroaren 24an bukatuko da

EITB Media

Unai Laso txapela lortzeko lehian egongo da, iaz baja izan ostean. Jokin Altuna titulua berriz lortzen saiatuko da. Horrez gain, Iñaki Artolaren parte hartzea zalantzan dago. Baikoko pilotariak azken unera arte itxarongo du jokatuko duen ala ez erabakitzeko.

1:34
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2024ko Lau t'erdiko Txapelketa urriaren 11n hasiko da Agoitzen eta azaroaren 24an amaituko da Bilboko Bizkaia frontoian jokatuko den finalarekin. Urriaren 1ean egin da txapelketaren aurkezpena.

Jokin Altuna, egungo txapelduna, 2023an lortutako titulua berriz lortzen saiatuko da. Bestalde, aipagarria da Unai Lasoren itzulera, iaz baja izan baitzen lesio baten ondorioz. Horrez gain, Iñaki Artolaren parte hartzea zalantzan dago. Artola min hartuta dago, baina azken unera arte itxarongo du jokatuko duen ala ez erabakitzeko. Alegiakoak jokatu ezin badu, Baikok Larrazabal-Zubizarreta III atariko kanporaketako galtzaileari emango dio txapelketa jokatzeko aukera.

Iazko lau onenek, Altuna III.a (txapelduna), Peio Etxeberria (txapeldunordea), Jon Ander Peña (hirugarrena) eta Erik Jaka (laugarrena) final-laurdenetan ekingo diete Lau t'erdikoari.

Hauexek dira final-zortzirenetako kanporaketak: Urrutikoetxea-Baikoko atariko kanporaketako irabazlearen aurka, Artola-Ezkurdia, Laso-Aspeko atariko kanporaketako irabazlearen kontra eta Elordi-Zabala.

Final-laurdenek ligaxka formatua izango dute. Zortzi pilotarik neurtuko dituzte indarrak, lauko bi multzotan banatuta. Multzo bakoitzeko bi onenak sailkatuko dira finalerdietara. A multzoan egongo dira Jokin Altuna, Erik Jaka, Urrutikoetxea-Baikoko atarikoaren irabazlea eta Ezkurdia-Artola kanporaketako garailea. B multzoan lehiatuko dira Peio Etxeberria, Jon Ander Peña, Elordi-Zabala kanporaketako garailea eta Laso-Aspeko atarikoaren irabazlea.

Finalerdiak azaroaren 9an eta 10ean jokatuko dira Iruñeko Labriten eta Eibarko Astelenan, hurrenez hurren. Finala Bilboko Bizkaia frontoiak hartuko du azaroaren 24an.

Atariko kanporaketak

Txapelketa urriaren 11n hasiko bada ere, astebete lehenago, hilaren 5ean, Baikoko eta Aspeko atariko kanporaketak jokatuko dira. Baikokoan Zubizarreta III.a eta Larrazabal lehiatuko dira; Aspekoan, berriz, Dario eta Salaberria. Irabazleek Lau t'erdikorako txartela eskuratuko dute.

Larrazabalen eta Zubizarreta III.aren arteko lehiako irabazleak Urrutikoetxea izango du aurkari final-zortzirenetan. Darioren eta Salaberriaren arteko partidako garaileak Unai Lasoren kontra neurtuko ditu indarrak, final-zortzirenetako kanporaketan.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena