00:40

Txapeldunen Liga

2. jardunaldia

Real Madrilek garaipena lortu du Leipzigen aurka; Cityk irabazi egin dio Borussia Dortmundi emaitza iraulita

A. B. E. | EITB Media

Real Madrilek hiru puntuak eskuratu ditu Leipzigen aurka (2-0), Manchester Cityk Dortmund (2-1) mendean hartu du, PSGk irabazi egin dio Maccabi Haifari (1-), Milanek garaipena lortu du Dinamo Zagreben kontra (3-1), eta, Kobenhavnek eta Sevillak berdindu egin dute (0-0).

  • Fede Valverde

    Fede Valverde, REal Madrileko jokalaria, Leipzigi sartu dion gola ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Asteazken honetan, irailaren 14an, Txapeldunen Ligako multzoen faseko bigarren jardunaldiko bederatzi partida jokatu dira. E, F, G eta H multzoetako taldeak ibili dira lehian, baita A multzoko Rangers eta Napoli.

Egungo txapelduna den Real Madrilek irabazi egin dio RB Leipzigi (2-0) Santiago Bernabeu estadioan. Lehen zatian Leipzigek izan ditu abagune onenak; bigarrenean, ordea, nagusi izan da Madrilgo taldea eta garaipena eskuratu du Fede Valverdek eta Marco Asensiok sartu dituzten golei esker. F multzoko beste neurketan Shakhtar Donetskek eta Celticek bana berdindu dute (1-1). Real Madril da multzoko liderra 6 punturekin, Shakhtar da bigarren 4 punturekin, hirugarren postuan da Celtic (puntu 1) eta azkena da Leipzig (0 puntu), bitik bi norgehiagoka galduta.

Jardunaldiko partida handian Manchester Cityk hiu puntuak lortu ditu Borussia Dortmunden aurka (2-1). Cityk emaitza irauli behar izan du neurketako lehen gola Bellinghamek sartu baitu. Azken txanpan Stonesek eta Haalandek sartutako golek eman diote garaipena Ingalaterrako taldeari. Kobenhavnek eta Sevillak golik gabe berdindu dute (0-0). Manchester City (6 puntu) da G multzoko liderra eta Borussia Dortmund (3 puntu) bigarren postuan dago. Kobenhavn eta Sevilla hirugarren eta laugarren dira hurrenez hurren, puntu banarekin.

H multzoan PSGk garaipena erdietsi du Maccabi Haifaren aurka (1-3). Israelgo taldea aurretik jarri da markagailuan Cheryk sartutako golarekin, baina Parisko taldeak emaitza irauli du Messiren, Mbapperen eta Neymarren gol banarekin. Juventusek galu egin du Benficaren kontra (1-2) Turinen. PSGk eta Benficak seina puntu dituzte; Juventusek eta Maccabi Haifak ez dute punturik lortu lehen bi jardunaldietan.

Milanek bere lehen garaipena lortu du Dinamo Zagreb mendean hartuta (1-3). E multzoko beste partidan Chelseak eta Salzburgok bana berdindu dute (1-1). Ondorioz, Milan (4 puntu) da liderra eta Dinamo Zagreb (3 puntu) bigarren. Salzburgo (2 puntu) hirugarren postuan dago, eta Chelsea (puntu 1) azkenengoan.

A multzoan asteazkenera atzeratu zen norgehiagokan Napolik irabazi egin du Rangersen aurka (0-3) Eskozian. Italiako taldea da liderra 6 punturekin, Liverpoolek eta Ajaxek 3na puntu dituzte, eta Rangersek (0 puntu) ez du punturik eskuratu oraindik.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    24 16:10 - 16:50 PILOTA | Lau t'erdiko finalaren atariko saioa
    24 17:00 - 20:00 PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria
    25 23:30 - 00:30 AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena