23:33

Txapeldunen Liga

2. jardunaldia

Bayern Munichek Barçari irabazi dio, eta Liverpoolek Ajax mendean hartu du

EITB Media

Txapeldunen Ligako bigarren jardunaldian Bayernek 2 eta 0 irabazi dio Bartzelonari. Liverpoolek lehen hiru puntuak poltsikoratu ditu Ajaxen aurka garaipena lortuta (2-1). Brujas aise nagusitu da Portoren kontra (4-0), eta Atletico Madrilek galdu egin du Bayer Leverkusenen etxean (2-0).

  • Bayern Munich

    Lucas Hernandez Bayern Municheko jokalaria Bartzelonari sartu dion gola ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Astearte honetan (irailak 13) Txapeldunen Ligako multzoen faseko bigarren jardunaldiko zazpi partida jokatu dira. A, B, C eta D multzoetako taldeak lehiatu dira. A multzoko Rangers-Napoli neurketa asteazkenean jokatuko da.

Jardunaldiko partida handienean Bayern Munichek Bartzelonari irabazi dio (2-0). Barça nagusi izan da lehen zatian, abagune onenak izan ditu, baina barkatu egin du aurkariaren ate aurrean. Bigarren zatian gehiago izan da Bayern, eta hiru minututan bi gol sartuta norgehiagoka erabakita utzi du. Lucas Hernandezek sartu du partidako lehen gola (1-0) 51. minutuan, eta bi minutu beranduago, Sanek jarri du 2-0koa markagailuan. Azken txanpan, bi taldeek izan dituzte abaguneak, baina neurketa Alemaniako taldearen aldeko 2 eta 0ko emaitzarekin amaitu da. C multzoko beste neurketan, Inter Milanek hiru puntuak poltsikoratu ditu Viktoria Plzenen aurka (0-2). Bayern da multzoko liderra 6 punturekin, Bartzelonak (bigarren) eta Interrek (hirugarren) 3na puntu dituzte, eta azken postuan da Viktoria Plzen, oraindik punturik lortu gabe.

B multzoan Brujasek 4 eta 0 irabazi dio Portori eta Atletico Madrilek galdu egin du Bayer Leverkusenen (2-0) aurka Alemanian. Brujas da multzoko sailkapeneko lidertzan seitik sei puntu eskuratuta, Bayer Leverkusen (bigarren) eta Atletico Madril (hirugarren) taldeek 3na puntu dituzte eta Porto (0 puntu) da azkena, bitik bi norgehiagoka galduta.

Eguneko beste partida handi bat Anfielden (Ingalaterra) jokatu da: Liverpoolek bere lehen garaipena bereganatu du Ajaxi 2 eta 1 irabazita. A multzoko beste neurketa, Rangersen eta Napoliren artekoa, asteazkenean (irailak 13) jokatuko da. Momentuz, partida bat gutxiago jokatu duen Napoli da liderra 3 punturekin; 3 puntu dituzte Liverpoolek eta Ajaxek ere. Ingalaterrako taldea bigarren postuan da, eta hirugarrenean, Herbeheretakoa. Rangersek (0 puntu) ere norgehiagoka bat gutxiago du jokatuta, eta azken postuan da.

Sporting Portugalek bere bigarren garaipena jarraian eskuratu du Tottenham mendean hartu ostean (2-0). Bestalde, Eintracht Frankfurtek irabazi egin dio Olympique Marsellari (0-1). Sporting (6 puntu) da D multzoko liderra, Tottenham (3 puntu) bigarren dago, hirugarren postuan kokatu da Eintracht Frankfurt (3 puntu), eta Olympique Marsella (0 puntu) da azkena.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    25 Zuzenean 15:30 - 17:45 TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (2. etapa)
    26 22:10 - 00:30 ZESTA-PUNTA | Zesta All Star: Erkiaga-Zabala vs Laduche-Lekerika

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena