Txapeldunen Liga
FINAL-ZORTZIRENAK
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gabriel Jesus eta Kevin de Bruyne sartu dute gola, Isco Alarconek talde zuria markagailuan aurreratu ostean. Frantsesek 1-0 irabazi diete Turinekoei.
Manchester Cityko jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Manchester Cityk Txapeldunen Ligako final-laurdenetako txartela bideratu du asteazken honetan Santiago Bernabeun, bost minututan bi gol sartu eta partida erabat aldatu ondoren. Isco Alarconek sartu du lehendabiziko gola, baina Gabriel Jesus eta Kevin de Bruyne penaltiz, emaitza 1-2 izatea lortu dute.
Real Madrilek beraz, gol bat baino gehiagorengatik edo emaitza 1-2 baino hobea bada gol bakarrarengatik irabazi beharko du Manchesterren. Gainera, Sergio Ramos gabe jokatuko du, Gabriel Jesusi egindako sarrerarengatik kanporatu baitzuten.
Fitxa teknikoa:
1 - Real Madril: Courtois; Carvajal, Varane, Sergio Ramos, Ferland Mendy, Casemiro, Valverde, Modric (Lucas Vazquez, 84. min), Isco (Jovic, m.84), Vinicius (Bale, 75. min) eta Benzema.
2 - Manchester City: Ederson; Walker, Otamendi, Laporte (Fernandinho, 33. min), Benjamin Mendy, Gündogan, Rodri, De Bruyne; Mahrez, Bernardo Silva (Sterling, 73. min) eta Gabriel Jesus.
Golak: 1-0, 60. min: Isco. 1-1, 78. min: Gabriel Jesus. 1-2, 83. min: De Bruyne, penaltiz.
Epailea: Daniele Orsato (Italia). Txartel horiak: Benjamin Mendy (Manchester City), Valverde (Real Madril) eta Modric (Real Madril). Txartel gorriak: Sergio Ramos (Real Madril).
Lyonek lehen atzaparkada eman du
Lucas Tousartek eta Fernando Marcalek garaipena ospatu dute. Argazkia: EFE
Olympique de Lyonek ustekabea eman du, Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko partidan Juventus 1-0 garaitu ostean. Bestalde, Cristiano Ronaldoren bolada goletzailea moztu du.
Houssem Aouar Dybalari kaño bat egin eta Danilo driblatu gero, atzera erdiratu eta Tousartek gola sartu du. Higuainen punteria txarrari esker, harmaila lyondarrak ez du atsekaberik eraman. Juventusek Turinen kanporaketari buelta eman beharko dio orduan.
Fitxa teknikoa:
1 - Lyon: Lopes; Marçal, Marcelo, Denayer; Cornet (80. min, Andersen), Aouar, Tousart, Guimarães, Dubois (77. min, Tete); Dembele, Toko Ekambi (65. min, Terrier).
0 - Juventus: Szczesny; Danilo, De Ligt, Bonucci, Alex Sandro; Betancur, Pjanic (60. min, Ramsey), Rabiot (77. min, Bernardeschi); Cuadrado (69. min, Higuain), Dybala, Cristiano Ronaldo.
Golak: 1-0, 31. min Tousart.
Epailea: Jesus Gil Manzano (Espainia). Txartela horiak: Marcelo (27. min) eta Cornet (60. min).
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa