09:06

Txapeldunen Liga

Txapeldunen Liga

Barçak aurrenekoz jokatuko du Napolesen eta Bayernek Stamford Bridge bisitatuko du

Agentzia | Erredakzioa

Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko kanporaketako bi partidak gaueko 21:00etan izango dira.

  • Napoles-Liverpool

    Napoles-Liverpool. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gaur jokatuko dira Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko kanporaketako bi partida, Napoles-Bartzelona San Paolon eta Chelsea-Bayern Munich Stamford Bridgen, gaueko 21:00etan.

Barçak lehenengo aldiz jokatuko du Napolesen zelaian partida ofiziala. Pasa den asteburuan Eibar 5-0 garaitu zuen, bere protagonista eztabaidaezinak, Leo Messik, lau gol sartu ostean. Real Madrilek Levanteren aurka galdu ondoren, gorri-urdinek LaLigako lehen postua berreskuratu dute.

Sergi Roberto eta Jordi Alba hegaleko titularrek ezingo dute partida jokatu, lesionatuta baitaude. Hortaz, Bartzelonaren hamaikakoa honakoa izango da: Ter Stegen: Semedo, Pique, Lenglet, Junior; Busquets, De Jong, Vidal, Arthur; Messi eta Griezmann.

Gennaro Gattusoren baja garrantzitsuena Kalidou Koulibaly atzelari senegaldarra da. Napoles Serie A-ko seigarrena da, ez du norabide irmorik, bost norgehiagoka irabazi, baina beste bost galdu dituelako. Hamaikakoa ondorengoa izango da: Ospina: Di Lorenzo, Maksmimovic, Manolas, Mario Rui; Fabian, Demme, Zielinski; Callejon, Insigne, Mertens.

Chelsea eta Bayern Munich, bere aldetik, oso momentu ezberdinetan daude. Premier Ligue-ko laugarrenek gorabehera asko dituzte eta Bundesligako liderrak, ordea, momentu ezinhobea bizitzen ari direla dirudi. Kepa Arrizabalaga bigarren maila batean geratu da 'Blues'en atean eta talde alemanean, Pavard Alvaro Odriozolaren partez jokatzea espero da.

Chelseak beraz, hurrengo jokalariekin jokatuko du: Caballero edo Kepa; James, Christensen, Rudiger, Azpilicueta, Alonso; Kovacic, Jorginho, Barkley; Mount, Giroud. Eta Bayern Munichen hamaikakoa: Neuer; Pavard, Boateng, Alaba, Davies; Kimmich; Müller, Thiago; Gnabry, Lewandowski, Coman.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    19 Zuzenean 10:15 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamabosgarren etapa
    19 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Altuna III vs Artola

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena