20:47

Reala

Europa Liga

Realak garaipena lortu du Midtjyllanden aurka, abantaila txiki bat lortuta (1-2)

I. G. | EITB MEDIA

Braisek eta Kubok sartu dituzte txuri-urdinen golak, lehen zatian, Reale Arenako itzulerako partidan abantailarekin abiatzeko.

  • Take Kubok sartu du Realaren bigarren gola. Argazkia: EFE

    Take Kubok sartu du Realaren bigarren gola. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak 1-2 irabazi dio Midtjyllandi ostegun honetan Danimarkan jokatu den Europa Ligako play-offeko joaneko partida. Braisek eta Kubok sartu dituzte txuri-urdinen golak, lehen zatian, itzulerako partidan abantailarekin abiatzeko.

Imanolek aldaketaz betetako hasierako hamaikakoa zelairatu du, Marrero atezain bezala eta Balda debutariarekin ezker hegalean. Hori nabaria izan da partidaren lehen minutuetan, Realari asko kostatu baitzaio paseetan konektatzea eta jokaldiak osatzea.

Midtjylland, bestalde, markagailua irekitzear izan da partidan izan duen lehen abagunean. Castillok buruz errematatu du erdiraketa area barruan, eta baloia zutoinera joan da, euskal taldearen zorionerako.

Hala ere, laster aldatu da Realaren egoera. 10 minutuan, Sorensenek Brais zapaldu eta lurrera bota du. Hasiera batean, epaileak falta adierazi du, baina jokaldia VARean berrikusi ondoren, area barruan zela ikusita, penaltia adierazi du. Braisek berak egin du jaurtiketa, eta gola egin du (0-1).

Aurkako golak Danimarkako taldea esnatu du, erasora jo eta gola sartzeko hainbat aukera sortu baititu. Hor Marrerok jardun behar izan du, bi geldiketa garrantzitsu eginez aurkaria berriro partidan sar ez zedin.

Reala okerren zegoenean, Kubok jokaldi aparta egin du, eta baloia txokotik bidali du sare barrura (0-2).

Lehen zatiko azken minutuetan, Midtjyllandek aldea murriztu du hegaletik egindako jokaldi bat Buksaren golarekin amaitu baita (1-2).

Bigarren zatia eta lehenengoa oso bestelakoak izan dira. Jokoaren erritmoak behera egin du, eta Realak, emaitza alde zuela, inolako presarik gabe jokatu du. Aukerarik argiena Oyarzabal kapitainak izan du, atezaina ere gainditu baitu, baina baloia hanken artean trabatu zaio eta ezin izan du azken pasea eman.

Txuri-urdinek nahikoa izan dute lehen zatian egindako lanarekin, eta, garaipen horri esker, gol bateko abantailarekin jokatuko dute otsailaren 20an Reale Arenan itzuliko partida.

Ftxa teknikoa:

1 - Midtjylland: Lössl; Andersson, Diao, Bech, Paulinho (Bak, 77. min); Castillo (Franculino, 66. min), Silva (Bravo, 46. min), Sørensen (Byskov, 81. min); Osorio, Buksa, Simsir (Gogorza, 66. min).

2 - Reala: Marrero; Aramburu, Elustondo, Pacheco (Aguerd, 46. min), Balda (Javi Lopez, 24. min); Marin, Olasagasti (Zubimendi, 46. min), Brais Méndez; Kubo, Oskarsson (Oyarzabal, 74. min), Barrenetxea (Sergio Gomez, 46. min).

Golak: 0-1, 11. min: Brais Mendez (penaltiz). 0-2, 31. min: Kubo. 1-2, 38. min: Buksa.

Epailea: Orel Grinfeeld. Txartel horia atera die Buksa, Simsir, Castillo, Balda, Brais Mendez, Aramburu eta Zubimendi jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    23 16:00 - 17:15 HERRI KIROLAK | Goma gaineko sokatira finala (580 kg mistoak)
    23 17:05 - 20:00 PILOTA | Buruz Burukoaren atarikoa: Mata vs Murua
    23 18:00 - 20:30 EHF EUROPA LIGA | Final-laurdenak: Super Amara Bera Bera vs HSG Blomberg-Lippe

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen