Reala
6. JARDUNALDIA
EITB MEDIA
Txuri-urdinek azken zazpi partidatatik sei irabazi dituzte, eta Realaren zaleek irabazi nahi dute berriz ere, Europa Leagueko ligaxkako seigarren jardunaldian.
Realaren artxiboko irudia, Ajaxen kontrako partidan. EFE
Realak Dinamo Kieven kontra jokatuko du, gaur gauean, 21:00etatik aurrera, Europa Leagueko ligaxkaren seigarren jardunaldian. Imanol Alguacilen jokalariek hazten jarraitu nahi dute, azken neurketetako lan onari eutsita; izan ere, zazpi partidatatik seitan izan da nagusi Donostiako taldea.
Joan den asteburuan, Leganes mendean hartu zuen Realak Ligan (0-3); Europan ere, Ajaxi irabazi zion azken jardunaldian. Beraz, txuri-urdinak hiru puntuak etxean uzteko helburuz zelairatuko dira, eta denboraldi hasiera kaskarra atzean utzi.
Bolada onaren bidean, Orri Oskarsson islandiarra deialdian sartu da, soleoan zituen arazoak osatuta, golen bat sartu eta taldeari laguntzeko prest.
Era berean, joan den igandean Leganeseko norgehiagoka min hartuta amaitu zuten jokalariak ere deituta daude gaurko hitzordurako; beraz, badirudi susto txikiak baino ez zirela izan.
Aurrean, Dinamo Kiev izango du, Europa Leagueko ligaxkan azken tokian dagoen taldea. Oraingoz, ez du partida bat bera ere irabazi jokatutako bost jardunaldietan, eta, hortaz, punturik gabe dago, nahiz eta, hasiera batean, lehen 24 sailkatuen artean egoteko faboritoen artean izan.
Hurrengo zuzenekoak
18 | 20:00 - 22:30 | SASKIBALOIA | EuroCup: IDK Euskotren vs Charnay |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa