16:07

Reala

EA Sports Liga

Realak hiru puntuak eskuratu ditu Butarquen, Europako zonaldeetara hurbilduz (0-3)

L.U. | EITB MEDIA

Brais Mendezek, lehen zatian, eta Barrenetxeak eta Oyarzabalek, bigarrenean, egin dituzte txuri-urdinen golak Leganesen aurka.

  • Leganes vs Reala

    Leganes vs Reala Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Imanol Alguacilen taldeak 0-3 irabazi dio Leganesi igande honetan Butarque futbol-zelaian, Brais Mendezek 14. minutuan, Ander Barrenetxeak 78. minutuan eta Mikel Oyarzabalek egindako golei esker. Taldea Europako postuetara hurbildu da horrela.

Partidako lehen minutuetan, nagusi izan da etxeko taldea. Realak hasieran eutsi egin dio, pixkanaka askatzen joan da, eta Kuboren kalitateari esker, aukerak izaten hasi da.

Lehen zatiko lehen laurdenean iritsi da Brais Mendezen gola, bisitariak markagailuan aurretik jarri dituena. Kubok Sergio Gomezi ireki dio, Sucicek baloia pasatzen utzi du, eta galiziarra bigarren zutoinean agertu da, Donostiako taldea aurreratzeko (0-1).

19.ean, Leganesek izan du partida berdintzeko aukera. Rosierrek baloia area barruan jarri du, Neyou atzetik heldu da, baina ez du oina ondo jarri, eta baloia langa gainetik joan zaio.

Realak atsedenaldira 0-2koarekin joateko beste aukera argi bat izan du. Remiroren sake bikain baten eta Oyarzabalen heriotzaren pase baten ostean, Susicek errematea egin du, baina Dmitrovicen geldiketa bikainak gola eragotzi du.

Bigarren zatian, Borja Jimenezen taldeak izan du lehen gol aukera. Oscarren burukada bikain baten ostean, Cascanteko atezaina luzatu egin da berdinketa saihesteko, 55. minutuan.

77.ean, berriz, talde txuri-urdinak geldikako aukera aprobetxatu du. Barrenek, zelaian sartu berritan, aldaratze bat harrapatu du area barruan faltaren irteeran, eta sare barrura bota du. Partida erabakita utzi du (0-2).

Partida amaitu aurretik, zelaian noraezean zebilen aurkari baten aurka, beste gol bat sartzeko gai izan da Reala. Mikel Oyarzabalek egin du, aurretik bi jokalarik area barruan pilota pasatu ondoren, defentsaren pasibotasunaren aurrean (0-3).


Fitxa teknikoa:

0 - Leganes: Dmitrovic; Rosier, Sergio Gonzalez, Nastasic, Javi Hernandez; Neyou, Tapia (Munir, 78. min); Diego García, Oscar Rodriguez, Cisse (Juan Cruz, 60. min); eta Miguel de la Fuente.

3 - Reala: Remiro; Aramburu, Zubeldia, Aguerd, Aihen (Javi Lopez, 31. min); Kubo (Becker, 76. min), Zubimendi (Olasagasti, 50. min), Sucic, Brais Mendez; Oyarzabal eta Sergio Gomez (Barrenetxea, 76. min).

Golak: 0-1, 13. min: Brais Mendez. 0-2, 78. min: Barrenetxea. 0-3, 91. min: Oyarzabal.

Epailea: Pablo Gonzalez Fuertes.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    18 20:00 - 22:30 SASKIBALOIA | EuroCup: IDK Euskotren vs Charnay

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena