18:27

Reala

EA Sports Liga

Penalti polemiko batek eta Sorlothen golak Alavesen defentsa ona baliogabetu dute (2-1)

I. G. | EITB MEDIA

Azkar aurreratu dira babazorroak markagailuan, Guridik penaltiz sartutako golari esker, baina Griezmannek sartutako penalti polemiko batek eta Sorlothek egindako gol batek punturik gabe utzi ditu.

  • Abqar (Alaves) eta Azpilicueta (Atletico). Argazkia: EFE.

    Abqar (Alaves) eta Azpilicueta (Atletico). Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek 2-1 galdu du Atletico Madrilen aurka larunbat honetan Metropolitanon jokatu den EA Sports Ligako 14. jardunaldiko partida. Azkar aurreratu dira babazorroak markagailuan, Guridik penaltiz sartutako golari esker, baina Griezmannek sartutako penalti polemiko batek eta Sorlothek egindako gol batek punturik gabe utzi ditu.

Partida ezin hobeto hasi da Arabako taldearentzat; izan ere, 6 minutu jokatuta zeramatzatenean, epaileak Alavesen aldeko penaltia adierazi du. Carlos Vicentek erdiraketa jarri du areara, eta Javi Galanen besoan jo du. Guridik jaurti, eta aurretik jarri du bere taldea (0-1).

Hortik aurrera, babazorroei defentsa lana egitea egokitu zaie, Atleticoren etengabeko erasoei eutsiz, egoerari buelta eman nahi baitzion. Hainbat hurbilketa izan dituzte, baina aukerarik argiena Linok area kanpotik langa jo duenean izan da. Siverak ere lan egin behar izan du Marcos Llorenteren jaurtiketa indartsuak gelditzeko.

Bigarren zatia inertzia berarekin hasi da, Alaves defentsako bloke trinkoari eutsiz eta aurkaria hegaletatik jokatzera behartuz, area barruan zulorik ez uzteko.

Lengletek markagailua parekatzeko aukera izan du, Griezmannen erdiraketa bakarrik errematatuta, baina baloia oso desbideratuta joan zaio. Euskal taldearen aldetik, Carlos Vicentek barnealdi ona egin du, baina horren erdiraketak ez du errematatzailerik aurkitu.

Luis Garcia Plazaren plana ondo ateratzen ari zen, baina 74. minutuan epaileak penalti polemikoa adierazi du Atleticoren alde, Abqarrek baloia eskuarekin ukitu ostean. Griezmannek berdinketa jarri du markagailuan hamaika metroko puntutik (1-1).

Etxekoak gora etorri dira, eta azken minutuetan Sorlothek garaipenaren gola sartu du, pase sakona jaso eta Sivera gaindituta (2-1).

Horrela, ondo bideratuta zituen partidak ihes egin dio Alavesi, eta esku-hutsik itzuliko da Gasteizera.

Fitxa teknikoa:

2 - Atletico Madril: Oblak; Llorente, Azpilicueta, Witsel, Lenglet, Galán; Barrios, Koke (Riquelme, 69. min), Lino (De Paul, 64. min); Griezmann eta Correa (Julian Alvarez, 59. min).

1 - Alaves: Sivera; Tenaglia, Abqar, Mouriño (Sedlar, 83. min), Manu Sanchez (Stoichkov, 88. min); Guevara, Blanco; Carlos Vicente, Guridi (Diarra, 72. min), Carlos Martin (Conechny, 83. min); eta Kike Garcia (Toni Martinez, 72. min).

Golak: 0-1, 7. min: Guridi, penaltiz. 1-1, 75. min: Griezmann, penaltiz. 2-1, 86. min: Sorloth.

Epailea: Garcia Verdura. Txartel horia atera die Correa, Blanco eta Manu Sanchez jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    30 17:15 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Larrazabal-Mariezkurrena II vs Laso-Iztueta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena