Reala
Lesioa
Agentziak | EITB MEDIA
Jokalaria Getaferen aurka Coliseumen jokatutako partidan lesionatu zen eta ebakuntza egin beharko diote hurrengo egunetan.
Traore, Mallorcaren aurkako partida batean. Argazkia: Efe.
Hamari Traore Realeko eskuin hegaleko jokalariak eskuin belauneko aurreko lotailua hautsita daukala konfirmatu du Realak.
Maliko futbolariak belauna bihurritu zuen igande honetan Gaferen aurka Coliseumen jokatutako liga partidan eta 66. minutuan zelaia utzi behar izan zuen.
Talde txuri-urdinak ohar batean azpimarratutakoaren arabera, astelehen honetan egindako osasun azterketek eskuin belauneko aurreko lotailua hautsita duela konfirmatu dute. Traoreri ebakuntza egingo diote hurrengo egunetan.
Traoreren baja ustekabeko arazoa Imanol Alguacil entrenatzailearentzat, eskuineko hegaleko jokalaria ia denboraldi osorako galdu duelako. Alvaro Odriozola eta Jon Mikel Aranburu dira Traoreren lekua bete beharko duten bi jokalariak.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa