21:32

Reala

LaLiga EA Sports

Realak galdu egin du etxean, Rayoren aurka partida kaskarra jokatuta (1-2)

L. E. A. | EITB MEDIA

De Frutosek eta Camellok egin dituzte, bigarren zatian, madrildarren golak. Gipuzkoarren gola Martin Zubimendik egin du, luzapenean.

  • Mikel Oyarzabal eta Adrian Embarba. Argazkia: Efe.

    Mikel Oyarzabal eta Adrian Embarba. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak ez dio hasiera batere ona eman aurtengo denboraldiari, Rayo Vallecanoren aurka etxean 1 eta 2 galduta. Donostiarrek itxura tristea eman dute eta ezinean aritu dira Iñigo Perezen Rayoren aurka. Martin Zubimendik egin du txuri-urdinen gol bakarra, neurketako azken minutuetan.

Partidaren atarian Imanolek ezustekoa eman du, Zubimendik aulkian hasi baitu partida. Haren lekuan, Imanolek Urko Gonzalez de Zarate gaztea zelairatzea erabaki du.

Donostiarrek ez dute neurketa ondo hasi, lehen jokaldian Rayo gola sartzear izan baita, urruneko pase batean baloia Ratiuri iritsi zaio eta rabonaz errematea egin du, baina Pacheco zuhur aritu da baloia aldaratzeko.

Iñigo Perezen taldeak oso goian egin du presioa eta Realak baloia jokatuta ateratzeko arazo handiak izan ditu. Horrela, 12. minutura arte, gipuzkoarrak ez dira Cardenasen area ingurura iristeko gai izan.

18. minutuan, Turrientesek aukera ederra izan du urrutitik egindako jaurtiketa batean, baina Cardenasek baloia ukitu eta pixka bat desbideratzea eta kanpora bidaltzea lortu du.

Imanolen taldeari asko kosta egin zaio baloia erasoan jokatzea eta arriskua sortzea. 30. minutuan, Elustondoren burukada kanpora joan da, ateko alde batera, korner baten ondoren. Realeko jokalaria bigarren zutoinean zegoen eta baloia ezustean iritsi zaio: Rayoren atezaina salduta zegoen.

Polemika izan da Pacha Espinok Oyarzabal area barruan zapaldu eta lurrera bota izana, baina epaileak ez du ezer adierazi eta jokaldia ez du VARean aztertzeko asmorik ere agertu.

Atsedenaldiaren ostean, gauzek ez dute hobera egin, ezta gutxiagorik ere. Imanolek Zubimendi sartu du, Urkoren ordez, eta Iñigo Perezek Unai Lopez kendu du, Gumbau sartzeko.

Javi Lopez urrutitik saiatu da jaurtiketa gogor batekin, baina Rayoko jokalari batek kanpora desbideratu du. 65. minutuan, Remirok huts egin du baloia jokatuta ateratzeko saioan eta pasea aurkari bati eman dio. Camelloren jaurtiketari, baina, erantzun bikaina eman dio.

Rayoren golak

Eta 67. minutuan Rayok gola egin du, gol bikaina gainera. De Frutosek sartu du, area barruan jokaldia eginda eta Muminen pasea aprobetxatuta.

Madrildarren bigarrena 84. minutuan iritsi da. Alboko sake batean baloia galdu dute donostiarrek, Muminek pasea eman dio Camellori eta hark baloia sareetara bidali du: neurketa erabakita zegoen.

Bukaeran, neurketaren luzapenean, Zubimendik gola egin eta markagailuan 1 eta 2koa ezarri du.

Fitxa teknikoa

1 - Reala: Remiro; Traore (Aramburu, 75. min), Aritz, Pacheco, Javi López; Urko (Zubimendi, 46. min), Turrientes (Sergio Gómez, 68. min), Brais; Kubo (Barrenetxea, 68. min), Oyarzabal (Sucic, 83. min) eta Becker.

2 - Rayo Vallecano: Cardenas; Andrei (Balliu, 80. min), Mumin, Lejeune, Pacha; Valentin, Unai Lopez (Gumbau, 46. min); De Frutos, Nteka (Camello, 63. min), Isi eta Embarba (Ciss, 76. min).

Goleak: 0-1, 67. min: De Frutos; 0-2, 84. min: Camello; 1-2, 90. min + 7: Zubimendi.

Epailea: Alejandro Jose Hernandez Hernandez (Kanarietako batzordekoa). Txartel horia atera die Realeko Urko (27. min) eta Rayoko Unai Lopez (32. min), Valentin (52. min), Nteka (56. min) eta Embarba (57. min) jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 Zuzenean 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena