Reala
Fitxaketa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Teknikari madrildarrak datozen bi denboraldietarako kontratua sinatu du, beste bat luzatzeko aukerarekin. Atletico Madril eta Levante taldeetan aritu zen entrenatzaile lanetan.
Jose Luis Sanchez Vera, Realeko entrenatzailea
Albisteak (2)
Realak eta Jose Luis Sanchez Verak akordioa lortu dute, emakumezkoen lehenengo datozen bi denboraldietan entrenatzeko, kontratua beste urtebete luzatzeko aukerarekin, talde txuri-urdinak bere webgunean asteazken honetan baieztatu duenez.
Sanchez Vera Madrilen jaio zen, 1983ko otsailaren 1ean, eta Donostiara iritsiko da azken bi denboraldietan Levante zuzendu ondoren. Atletico Madril ere entrenatu zuen, bi etapatan; 2018ko udan iritsi zen hara, eta Liga irabazlea lortu zuen. Ondoren, Espainiako Superkopa ere eskuratu zuen talde madrildarrarekin.
Orain, azken bi denboraldietan Levante zuzendu ondoren, Realera iritsiko da, Natalia Arroyok kluba utzi eta gero.
¿ COMUNICADO OFICIAL | @jlsanchezvera será el nuevo entrenador.
— Real Sociedad Femenino (@RealSociedadFEM) June 19, 2024
¿ KOMUNIKATU OFIZIALA | José Luis Sánchez Vera lehen taldeko entrenatzaile berria izango da.
¿ Ongi etorri ¿#WeareReal
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa