Reala
Erreginaren Kopa
AGENTZIAK | EITB Media
Finala larunbatean jokatuko da, 19:00etatik aurrera, Romareda zelaian. Bartzelona faborito argia izan arren, txuri-urdinak Ligako denboraldi gorabeheratsuari buelta ematen saiatuko dira.
Bartzelonak eta Realak Erreginaren Kopako finala jokatuko dute Romareda zelaian (Zaragoza) larunbat honetan, 19:00etan hasita. Norgehiagokari begira, blaugranak dira faborito nagusiak. Espainiako Liga eta Superkopa irabazi ondoren, denboraldiko hirugarren titulua lortzen saiatuko dira.
Aurrean Reala izango du, Kopako txapelketan bere maila onena ematen ari den taldea. Txuri-urdinek ez dute garaipenik lortu F Ligako lehen zortzi sailkatuen aurka. Hala ere, Kopan aurkari gogorrak kanporatu dituzte, hala nola Levante eta Atletico Madril, laugarren eta hirugarren sailkatuak, hurrenez hurren.
Donostiarrek euren historiako bigarren titulua irabazi nahi dute, Atletico Madrilen aurka Erreginaren Kopa irabazi eta bost urtera. Natalia Arroyok aulkian jokatuko duen azken finala izango da, denboraldi amaieran taldea utziko duela iragarri baitu.
Kataluniako taldeak 28 partida jokatu eta 27 garaipen lortu ditu Ligan, eta porrot bakarra jaso du 44 partidatan. Realaren aurka denboraldi honetan jokatutako neurketetan, 3-0 eta 1-7 gailendu da, eta bi taldeak elkarren aurka jokatu zuten azken finalean, 2020ko eta 2023ko Espainiako Superkopan, 10-1 eta 3-0 galdu zuten txuri-urdinek.
Bestalde, hurrengo astean, Jonatan Giraldezek entrenatzen duen taldeak Olympique Lyon izango du aurkari San Mamesen, Txapeldunen Ligako finalean.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa