16:03

Reala

EA Sports Liga

Realak bosgarren postura hurbiltzeko aukera galdu du, Getaferekin 1-1 berdinduta

EITB Media

Txuri-urdinek puntu bat eskuratu dute Madrilgo taldearen kontra jokatutako EA Sports Ligako 32. jardunaldiko partidan. Barrenetxeak sartu du neurketako lehen gola, eta Latasak jarri du banakoa markagailuan.

  • Le Normand eta Latasa

    Le Normand (Reala) eta Latasa (Getafe), ñehian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak 1-1 berdindu du Getaferekin Coliseum estadioan jokatutako EA Sports Ligako 32. jardunaldiko partida. Ondorioz, Gipuzkoako taldeak bosgarren postura gerturatzeko aukera bikaina galdu du. Txuri-urdinek 51 puntu dituzte, bosgarrena den Athleticekiko 8 puntura jarraitzen du, eta zazpigarren den Betisi hiru puntu ateratzen dizkio.

Talde txuri-urdinak ondo ekin dio neurketari, eta gola sartu du 13. minutuan; Barrenetxeak Soria atezaina gainditu du (0-1), Beckerren erdiraketa errematatu eta baloia aurkariaren atean sartuta.

Lehen gola sartu ostean, Realak kontrolpean izan du neurketa. Hala ere, 30. minutuan, Madrilgo taldeak lehia berdindu du Latasaren golari esker (1-1). Remiro Realeko atezainak gelditu bikaina egin du lehenengo, baina, ondoren, ezin izan du Getaferen gola saihestu.

Lehen zatiaren azken txanpan, Gipuzkoako taldeak aurrerapausoa eman du. Gainera, atsedenaldira heldu orduko, abagune argia izan du, baina Zakharyanen jaurtiketa Soriak gelditu du hankarekin.

Bigarren zatiari ekiteko, Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Odriozola eta Kubo zelairatu ditu, Traoreren eta Barrenetxearen ordez.

Getafe izan da nagusi bigarren zatiko lehen minutuetan. Jose Bordalasek zuzentzen dituen mutilek gola sartzeko aukera izan dute 55. minutuan; Oscar Rodriguezen falta jaurtiketak zutoina jo du, eta Le Normandek atepetik aldendu du baloia.

Atsedenaldiaren ostean, txuri-urdinei kosta egin zaie lehiari neurria hartzea. Hala ere, aurrerapausoa eman du, eta abaguneak sortzen hasi da. Neurketako 70. minutuan, Beckerrek ez du asmatu area barruan egindako errematean; ondoren, Sadiquen saiakera gora joan da; eta, gero, Soriak erantzun bikaina eman dio Turrientesen jaurtiketari.

Azken minutuetan, bi taldeetako bat ere ez da gai izan aurkariaren atea berriz zulatzeko, eta partida berdinduta amaitu da (1-1).

Fitxa teknikoa:

1.- Getafe: Soria; Carmona (Gaston, 88. min), Djene (Jorge Martin 91. min), Alderete, Diego Rico; Milla; Oscar (Tallal, 88. min), Yellu (Moriba, 67. min), Maksimovic, Greenwood; eta Latasa (Jaime Mata, 67. min).

1.- Reala: Remiro; Traoré (Odriozola, 46. min), Pacheco, Le Normand (Tierney, 84. min), Javi Galan; Turrientes; Becker (Sadiq, 68. min), Zakharyan (Aritz, 69. min), Mikel Merino, Barrenetxea (Kubo, 46. min); eta Oyarzabal.

Golak: 0-1, 13. min: Barrenetxea; 1-1, 30. min: Latasa.

Epailea: Victor Garcia Verdura. Txartel horia atera die Mikel Merino (34. min) eta Aritz (95. min) Realeko jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    04 Zuzenean 13:40 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Lehen etapa
    04 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Artola vs Zabala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena