18:09

Reala

Erregina Kopa

Reala-Atletico Madril Erregina Kopako partida Reale Arenan jokatuko dute, hilaren 13an, datorren asteazkenean

EITB MEDIA

Kopako finalerdietako itzuliko neurketa 18:30ean hasiko da, eta Realak aukera du finalerako sailkatzeko, joaneko partidan bana egin ostean. Klub txuri-urdinak, halaber, iragarri du F Ligako Reala-Athletic derbia ere jokatuko dutela Reale Arenan, martxoaren 23an.

  • Amaiur Sarriegik sartu zuen, Madrilen, Realaren gola. Argazkia: EFE.

    Amaiur Sarriegik sartu zuen, Madrilen, Realaren gola. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Erregina Kopako finalerdietako Reala-Atletico Madril neurketa, Kopako finalaurrekoetako itzuliko partida bera, Reale Arenan jokatuko dute, hurrengo asteazkenean, martxoaren 13an, ostegunean Donostiako klubak iragarri duenez; norgehiagoka, aurreikusita zegoenez, 18:30ean hasiko da. Halaber, Realak aurreratu du F Ligako Reala-Athletic derbia ere jokatuko dutela Reale Arenan, martxoaren 23an, larunbatez, 18:00etan; 21. jardunaldiari dagokio partida hori.

Hala, Realak Reale Arenan izango du jokoan Erregina Kopako finalerako sailkatzea, joaneko neurketan, Alcala de Henareseko Kirol Zentroan, bana eginda. Amaiur Sarriegik sartu zuen txuri-urdinen gola, jokaldi eder batean, eta Natalia Arroyoren taldeak oso gertu izan zuen garaipena, kontuan izanik Atletico Madrilek 90. minutuan egin zuela 1-1ekoa. Elene Lete ere izan zen giltzarria, lehen zatian penalti bat gelditu baitzuen, maisuki.

Realaren nahia da ahalik eta zale gehienek ematea babesa taldeari, eta horregatik erabaki du partida Reale Arenan jokatzea. Sarrerak salgai daude jada, Realaren web orrian; klubeko bazkideek eta RS Fanek doako sarrera izango dute, eta 'Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei' karneta dutenek ere izango dute sarrera. RS Fanek partida baino bi ordu lehenago eskuratu ahal izango dute sarrera txarteldegian, karneta aurkeztu ondoren, Realak zehaztu duenez.

EITBk zuzenean emango du partida, ETB1en eta eitb.eus-en, joaneko partidan ere egin zuenez.

Reala-Athletic derbiari dagokionez, Donostiako klubak esan du ondorengo egunetan emango dituela horren gaineko xehetasun gehiago.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena