21:05

Reala

Joaneko partida Son Moixen

Realak astearte honetan izango du Mallorcaren aurka lehen txanda Koparen finalaurrekoan

Agentziak | EITB MEDIA

Imanolen taldea, hainbat baja eta zalantza hamaikakoa osatzeko, itxaropen guztiak Erregearen Kopan jarri dituen aurkari batekin aurkituko da.

  • Oyarzabal zalantza da astearteko partidarako

    Oyarzabal zalantza da astearteko partidarako

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Astearte honetan Son Moixen izango du Realak Errege Koparen finalean sartzeko lehenengo erronka Mallorcaren aurka, otsailaren 27an erabakiko den kanporaketako itzuliko partidan.

Javier Aguirre mexikarraren taldeak, orain arte Ligan jokatu diren 23 jardunaldietan 3 partida baino irabazi ez dituenak, itxaropen guztiak ditu jarrita Errege Kopan, denboraldi hasieran izan zituzten aurreikuspenak bete ez direla ezkutatzeko.

Realarentzat otsailak ekarriko dizkion erronka guztietatik lehendabizikoa izango da astearte honetakoa. Gipuzkoarrek berriro ere Kopako final batera heltzeko lehen urratsa izango dute aurrez aurre, covid-19aren pandemia garaian jokatu eta irabazi zutenaren ondoren.

Denboraldi bikaina egiten ari den Gironaren etxean berdinketa lortuta helduko diote lehiari txuri-urdinek. Imanolen gizonek aurrea hartu ahal izan zuten partidaren zati askotan, hala ere, aurrelarien gol faltak ez zien puntu nahiko eman klasifikazioan gora egiteko.

Garaipena ezin lortzeaz gainera, lesioen zorigaitzak jarraitu zuen Donostiako taldean. Hala, Sheraldo Becker segituan bueltatu zen Donostiara neurketa amaituta; aldiz, Alvaro Odriozola eta Mikel Oyarzabal Mallorcan daude, baina ez dago argi jokatzeko moduan izango diren.

Aritz Elustondo ere zalantza da finalaurreko lehen partidarako, zeinek Madrilen proba batzuk egin dituen eta horiek adieraziko diote taldekideekin bueltatu daitekeen Balearretako hiriburura. Horrenbestez, Aihen Muñoz, Carlos Fernandez eta Kieran Tierney, dagoeneko aipatutako Becker eta Odriozolarekin batera, baja seguruak dira Realean.

Altak

Altei dagokienez, larunbatean Japonia eta Maliko selekzioak Asiako eta Afrikako Kopatik kanpo geratu zirenez, Take Kubo eta Hamari Traore bueltan dira taldean.

Txuri-urdinek Mallorca izango dute zain, zeinek ez dion Donostiako taldeari irabazi 2012ko irailetik (orduko horretan etxean jokatu zuten mallorcarrek). Geroztik, bi klubek hiru partida jokatu dituzte Son Moixen, hirurak Ligakoak izanik: horietako bi donostiarrek irabazi dituzte, eta hirugarrena berdindu egin zuten.

Balizko hamaikakoak:

Mallorca: Greif; Nacho Vidal, Gío González, Nastasic, Valjent, Toni Lato; Samu Costa, Sergi Darder, Dani Rodríguez; Abdón, Muriqi edo Larin.

Real Sociedad: Remiro; Traoré, Zubeldia, Le Normand, Galán; Zubimendi, Merino, Brais; Kubo, Sadiq eta Barrenetxea.

Arbitroa: Alejandro Muñiz Ruiz (Galiziako Batzordea).

Estadioa: Son Moix.

Ordua: 21:00.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena